• 07
    ABE
    2018

    Hemen duzue Zaldibiako Mendi Lasterketa 2019ko Spot Ofiziala!! Izen emateak hurrengo ostiralean, Abenduak 14, zabalduko direla aurreratzeko moduan gaude, www.zaldibiakomendilasterketa.eus webgunetik. Animatu!!

  • 08
    ABE
    2018
    Mendi lasterketako sariak

    Eremu hau osatzen ari bagara ere hemen dituzue sari nagusiak.

  • 07
    IRAI
    2018

    Zaldibiako Mendi Lasterketan izena ematen duten korrikalariek lasterketaren araudiak errespetatzeko konpromisoa hartuko dute, trukean, lasterketan parte hartzeko eskubidea eskuratuko dute. Hona hemen arautegi ofiziala.

    Arautegi ofiziala 2019
  • 07
    ABE
    2018
    Mendi lasterketako ibilbideak

    Bi ibilbide ditugu. Bata LUZEA 27 km eta 2.100 metroko desnibel positiboa duena; eta bestea MOTZA 15km eta 1.000 metroko desnibel positiboa duena.

  • 07
    ABE
    2018
    Izen ematea laister zabalik

    Izen ematea 2018ko abenduaren 14an goizeko 08:00etan hasiko da, eta 2019ko maiatzak 31 arte (00:00) eman ahal izango da izena.  Hemen duzue informazio guztia.

  • 22
    AZA
    2018

    Atzo aurkeztu zen Goierri Kopa Trail 2019,  Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. Pasa den urteko sei probei (Garin, UZ, Arriaran, Gabiria, Segura-Zerain eta Idiazabal), Zaldibiako lasterketa berria gehituko zaie aurten, Ekainaren 8an burutuko diren bi lasterketekin. (27km - 2100 d+ / 15km - 1000 d+) Hemen duzue aurkezpeneko bideoa.
     

  • 15
    AZA
    2018

    Zaldibiak eta Aralar Parke Naturalak betidanik izan dute gertutasun berezi bat, zaldibitarrok bere magaletik atera eta bertako parajeetaz gozatzera eraman gaituen lotura moduko bat.


    Zaldibia eta Aralar lotuko dituen mendi lasterketa baten aukera ikusita, Gailurrerantz Mendi Elkartetik abiatuz, herritar talde bat lanean ari da, 2019an Goierriko Kopa Trailerako puntuagarria izango den Zaldibiako Mendi Lasterketa antolatzeko.

     

    Zaldibiako Mendi Lasterketa