• 09
    URT
    2020

    Izen ematea 2020ko Urtarrilaren 11n hasi zen, eta 2020ko Ekainaren 18ra arte (23:59) eman ahal izango da izena. Hemen duzue informazio guztia.

    Mendi Lasterketarako izen ematea zabalik da
  • 25
    AZA
    2019
    2020ko Zaldibiako Mendi Lasterketak badu eguna!!

    Bigarren ediziorako prestaketak martxan dira eta dagoeneko lasterketaren eguna aurreratzeko moduan gaude. 2020ko Ekainaren 20an burutuko da lasterketa, pasa den urteko lehen edizioan bezala, Goierri Kopa Trailerako puntuagarria izango delarik!!

  • 11
    EKA
    2019

    Ikusgai duzue , antolakuntzaren eskutik, Zaldibiako Mendi Lasterketaren laburpen bideo ofiziala. Gozatu Aralarko parajeez!! Jarraian dituzue gutxinaka osatzen ari garen argazki bilmunak ere.

  • 08
    EKA
    2019

    Iñaki Olano altzotarra eta Ainhoa Sanz urretxuarrak jantzi dute txapela gaur Zaldibian. Lasterketa txikian berriz, Gartzen Elejabarrieta abadiñoarra eta Ainhoa Jauregi urnietarra gailendu dira. Luzeko lehen zaldibitarrak Laida Elizegi eta Iñaki Ganzarain izan dira eta motzekoak Joseba Alustiza eta Ainhoa Agirre. Hemen dituzue sailkapenak, denborak eta argazkiak.

    Iñaki Olano eta Ainhoa Sanz izan dira azkarrenak Zaldibiko lehian
    Iñaki Olano altzotarra helmuga zeharkatzeko unea
  • 08
    EKA
    2019

    Hemen dituzue sarrera hartu duten lasterkarien dortsalak, izenak eta lehen argazkiak

    Ziztu bizian abiatu da Zaldibiako mendi lasterketa
  • 29
    MAI
    2019

    Izas eta Garaiko-rekin elkarlanean, hona hemen aurtengo gure kamiseta!! Lasterketan izena emate hutsarekin lortu dezakezu zeurea, lasterketa egunean ere salgai izango dira.

    Mendi lasterketako kamiseta
  • 03
    EKA
    2019

    Gaur iluntzean burutu den aurkezpenaren bideoa.

  • 03
    EKA
    2019
    Mendi lasterketaren aurkezpena

    Larunbatean burutzekoa den mendi lasterketaren prentsa aurreko aurkezpena burutuko dugu gaur astelehena 19:00etan Kimuene kulturgunean.

    Bertan azalduko dira lasterketari buruzko xehetasun teknikoak, parte hartzeari buruzkoak eta antolakuntzari dagozkionak.

  • 30
    MAI
    2019

    Mendi Lasterketa iristeko azken txanpa honetan, Ausa-Gaztelu inguruko irudiak zabaldu ditugu, lasterketako tontorrik ederrenetakoa!!

  • 28
    MAI
    2019
    Mendi Lasterketako perfilak

    Zaldibiako Mendi Lasterketarako egun gutxi geratzen diren honetan, bi lasterketetako perfilak ikusgai dituzue, tontorrak, anoa guneak, denbora kontrolak...

ZML BOLONDRESAK
Izen ematea
Ibilbidea
Arautegia
ZMLko SARIAK
ZML Laguntzaileak
2019ko LAGUNTZAILEAK

Boletina

ZaldibiaTB