• 09
    URT
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Izen ematea 2020ko Urtarrilaren 11n hasi zen, eta 2020ko Ekainaren 18ra arte (23:59) eman ahal izango da izena. Hemen duzue informazio guztia.

    Mendi Lasterketarako izen ematea zabalik da

    NORK PARTE HARTU DEZAKE LASTERKETAN?

    18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da.

    Lasterketa luzean gehienez 200 parte hartzaile izango dira eta 150 lasterketa motzean. Parte hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute.

    ZENBAT KOSTATZEN DA IZEN EMATEA?
    Lasterketa luzean parte hartzea 30€ izango da 2020ko Apirilak 30 (12:00) arte eta 35€ Apirilak 30 12:00etatik  Ekainaren 18ra arte. Lasterketa motzean parte hartuko dutenek 18€ Apirilak 30 arte eta 23€ Ekainak 18 arte.

    DORTSALA PERTSONALA DA, BERAZ...
    Dortsala pertsonala da eta ezin zaio beste inori eman edo utzi. Horregatik, parte hartzaileak berak jaso beharko du, jatorrizko NA erakutsiz (mendian federatuta daudenek bazkide txartela erakutsi behar dute), finkatutako ordu eta lekuan, araudian zehaztu bezala.
    Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) erabili ahal direlarik. Horretaz gain, poltsa bete oroigarri(jantziak, bertako produktuak, etab.), luntx herrikoirako txartela eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

    IZEN EMATEA:
    Izen ematea 2020ko Urtarrilaren 11n hasiko da, eta 2020ko Ekainak 18ra arte (23:59) eman ahal izango da izena. Hemen zehazturiko loturetatik Rockthesport webgunearen atarira eramango zaituzte. Bertan zehazturiko pausoak jarraituz burutu behar da izen ematea.

    IZENA EMATEKO LOTURA

     

2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

ZML BOLONDRESAK
Izen ematea
Ibilbidea
Arautegia
ZMLko SARIAK
ZML Laguntzaileak
2019ko LAGUNTZAILEAK

Boletina

ZaldibiaTB