• 11
    EKA
    2019

    Ikusgai duzue , antolakuntzaren eskutik, Zaldibiako Mendi Lasterketaren laburpen bideo ofiziala. Gozatu Aralarko parajeez!! Jarraian dituzue gutxinaka osatzen ari garen argazki bilmunak ere.

  • 08
    EKA
    2019

    Iñaki Olano altzotarra eta Ainhoa Sanz urretxuarrak jantzi dute txapela gaur Zaldibian. Lasterketa txikian berriz, Gartzen Elejabarrieta abadiñoarra eta Ainhoa Jauregi urnietarra gailendu dira. Luzeko lehen zaldibitarrak Laida Elizegi eta Iñaki Ganzarain izan dira eta motzekoak Joseba Alustiza eta Ainhoa Agirre. Hemen dituzue sailkapenak, denborak eta argazkiak.

    Iñaki Olano eta Ainhoa Sanz izan dira azkarrenak Zaldibiko lehian
    Iñaki Olano altzotarra helmuga zeharkatzeko unea
  • 08
    EKA
    2019

    Hemen dituzue sarrera hartu duten lasterkarien dortsalak, izenak eta lehen argazkiak

    Ziztu bizian abiatu da Zaldibiako mendi lasterketa
  • 29
    MAI
    2019

    Izas eta Garaiko-rekin elkarlanean, hona hemen aurtengo gure kamiseta!! Lasterketan izena emate hutsarekin lortu dezakezu zeurea, lasterketa egunean ere salgai izango dira.

    Mendi lasterketako kamiseta
  • 03
    EKA
    2019

    Gaur iluntzean burutu den aurkezpenaren bideoa.

  • 03
    EKA
    2019
    Mendi lasterketaren aurkezpena

    Larunbatean burutzekoa den mendi lasterketaren prentsa aurreko aurkezpena burutuko dugu gaur astelehena 19:00etan Kimuene kulturgunean.

    Bertan azalduko dira lasterketari buruzko xehetasun teknikoak, parte hartzeari buruzkoak eta antolakuntzari dagozkionak.

  • 30
    MAI
    2019

    Mendi Lasterketa iristeko azken txanpa honetan, Ausa-Gaztelu inguruko irudiak zabaldu ditugu, lasterketako tontorrik ederrenetakoa!!

  • 28
    MAI
    2019
    Mendi Lasterketako perfilak

    Zaldibiako Mendi Lasterketarako egun gutxi geratzen diren honetan, bi lasterketetako perfilak ikusgai dituzue, tontorrak, anoa guneak, denbora kontrolak...

  • 18
    MAI
    2019

    Zaldibiako Mendi Lasterketa antolatzea ez da edonolako erronka. Hasiak gara bolondresen zerrenda osatzen. Ahalik eta eremu zabalenera iritsi asmoz, hemen zabaltzen dizuegu izena emateko aukera.

    Antolakuntzarako auzolan  deialdia
  • 13
    MAI
    2019

    Hemen dituzue Zaldibiako Mendi Lasterketa gauzatu dadin ondoan ditugun laguntzaileak. Ekarpen ekonomikotik hasi eta beretik bakoitzak sortzen duen edo eskura duenetik eman diguten ezinbesteko bidelagunak bildu ditugu hemen.

    Zaldibiako Mendi Lasterketako laguntzaileak
2019, ekaina
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
34
 
56
 
789
10
 
11
 
121314
 
15
 
16
 
17181920
 
212223
2425
 
2627
 
2829
 
30
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

ZML BOLONDRESAK
Izen ematea
Ibilbidea
Arautegia
ZMLko SARIAK
ZML Laguntzaileak
2019ko LAGUNTZAILEAK

Boletina

ZaldibiaTB