http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/ http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/

Zaldibiako Mendi Lasterketa

eu-ES Sun, 24 Mar 2019 06:35:41 +0100 11 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/ <![CDATA[EHko mendi selekzioko kideak Zaldibiako ibilbidea probatzen]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3909/EHko_mendi_selekzioko_kideak_Zaldibiako_ibilbidea_probatzen/ Zaldibian izan digutu Euskal Herriko mendi selekzioa osatzen duten gizon emakumeak. Ekainaren 8an burutzekoa den Zaldibiako Mendi Lasterketako ibilbide motza burutu dute, hemen irudiak!!]]> Sun, 13 Jan 2019 19:02:46 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3909 Sun, 13 Jan 2019 19:02:46 +0100 2019-01-13 2019-01-13 0 3909 Zaldibiako Mendi Lasterketa <![CDATA[Lasterketarako izen ematea zabalik]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3872/Lasterketarako_izen_ematea_zabalik/ NORK PARTE HARTU DEZAKE LASTERKETAN?

18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da.

Lasterketa luzean gehienez 250 parte hartzaile izango dira eta 150 lasterketa motzean. Parte hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute.

ZENBAT KOSTATZEN DA IZEN EMATEA?

Lasterketa luzean parte hartzea 30€ izango da 2019ko Apirilak 1 arte eta 35€ Apirilak 1etik Maiatzak 31 arte. Lasterketa motzean parte hartuko dutenek 18€ Apirilak 1 arte eta 23€ Maiatzak 31 arte.

DORTSALA PERTSONALA DA, BERAZ...

Dortsala pertsonala da eta ezin zaio beste inori eman edo utzi. Horregatik, parte hartzaileak berak jaso beharko du, jatorrizko NA erakutsiz (mendian federatuta daudenek bazkide txartela erakutsi behar dute), finkatutako ordu eta lekuan, araudian zehaztu bezala.

Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) erabili ahal direlarik. Horretaz gain, poltsa bete oroigarri(jantziak, bertako produktuak, etab.), luntx herrikoirako txartela eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

IZEN EMATEA:

Izen ematea 2018ko abenduaren 14an goizeko 08:00etan hasiko da, eta 2019ko maiatzak 31 arte (00:00) eman ahal izango da izena. Hemen zehazturiko loturetatik Rockthesport webgunearen atarira eramango zaituzte. Bertan zehazturiko pausoak jarraituz burutu behar da izen ematea.

ZML - LUZEAn IZENA EMATEKO BOTOIA Lasterketa MOTZEAN izena emateko botoia

LOTURA:

]]>
Fri, 07 Dec 2018 22:29:43 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3872 Fri, 07 Dec 2018 22:29:43 +0100 2018-12-14 2018-12-07 0 3872 Zaldibiako Mendi Lasterketa
<![CDATA[Ostiralean irekiko da izena ematea]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3880/Ostiralean_irekiko_da_izena_ematea/ izena emateko loturak. Hemen duzue Goierri Telebistak egindako erreportaia.]]> Tue, 11 Dec 2018 19:28:43 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3880 Tue, 11 Dec 2018 19:28:43 +0100 2018-12-14 2018-12-14 1 3880 Zaldibiako Mendi Lasterketa <![CDATA[Lasterketaren Spot Ofiziala ikusgai]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3870/Lasterketaren_Spot_Ofiziala_ikusgai/ Hemen duzue Zaldibiako Mendi Lasterketa 2019ko Spot Ofiziala!! Izen emateak hurrengo ostiralean, Abenduak 14, zabalduko direla aurreratzeko moduan gaude, www.zaldibiakomendilasterketa.eus webgunetik. Animatu!!]]> Fri, 07 Dec 2018 19:12:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3870 Fri, 07 Dec 2018 19:12:20 +0100 2018-12-07 2018-12-07 0 3870 Zaldibiako Mendi Lasterketa <![CDATA[Mendi lasterketako sariak]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3874/Mendi_lasterketako_sariak/ Lasterketa luzeko sariak

1.go Emakumezko absolutoarentzat 300€1.go Gizonezko absolutoarentzat 300€2.go Emekumezko absolutoarentzat 150€2.go Gizonezko absolutoarentzat 150€3.go Emekumezko absolutoarentzat 75€3.go Gizonezko absolutoarentzat 75€

Lasterketa motzeko sariak

1.go Emakumezko absolutoarentzat 200€1.go Gizonezko absolutoarentzat 200€2.go Emekumezko absolutoarentzat 100€2.go Gizonezko absolutoarentzat 100€3.go Emekumezko absolutoarentzat 50€3.go Gizonezko absolutoarentzat 50€

Parte hartzaile bakoitzarentzakopoltsa bete oroigarri (jantziak, bertako produktuak, etab.)

]]>
Sat, 08 Dec 2018 00:07:03 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3874 Sat, 08 Dec 2018 00:07:03 +0100 2018-12-08 2018-12-08 0 3874 Zaldibiako Mendi Lasterketa
<![CDATA[Arautegi ofiziala 2019]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3871/Arautegi_ofiziala_2019/ ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETAko ARAUTEGI OFIZIALA 2019

1.- DATA eta LEKUA: I. ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA 2019ko ekainaren 8an ospatuko da Zaldibian (Gipuzkoa), goizeko 09:00etan (probak).

2.- IBILBIDEAK: Probak bi ibilbide ditu eta biak Aralarko Parke Naturaletik igaroko dira zati handi batean:

• LASTERKETA LUZEA 27 km eta 2.100 metroko desnibel positiboa duena.• LASTERKETA MOTZA 15km eta 1.000 metroko desnibel positiboa duena.

3.- PUNTUAGARRIA: Lasterketa Luzea GOIERRI KOPA TRAILeko “TRAIL” modalitatean puntuagarria izango da. Lasterketa motza GOIERRI KOPA TRAILeko “SPRINT” modalitatean puntuagarria izango da.

4.- PARTE HARTZAILEAK: 18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa luzean; lasterketa motzean aldiz, 15 urte beteta eduki eta guraso edota tutoreen baimena idatziz erakutsi beharko da.

Lasterketa luzean gehienez 250 parte hartzaile izango dira eta 150 lasterketa motzean. Parte hartzaile guztiek araudi hau bete beharko dute.

5.- KATEGORIAK: Kategoriak honakoak izango dira:

• LASTERKETA LUZEA:

o Emakumezko absolutuak.o Gizonezko absolutuak.

• LASTERKETA MOTZA:

o Emakumezko absolutuak.o Gizonezko absolutuak.

6.- IZEN EMATEAK: Bi lasterketetan izena emateko www.zaldibiakomendilasterketa.eus webgunean izen emate atalean aurkituko duzuen loturatik egin behar da.

Izen ematea 2018ko abenduaren 14an goizeko 08:00etan hasiko da, eta 2019ko maiatzak 31 arte (00:00) eman ahal izango da izena.

7.- PREZIOA: Lasterketa luzean parte hartzea 30€ izango da 2019ko Apirilak 1 arte eta 35€ Apirilak 1etik Maiatzak 31 arte. Lasterketa motzean parte hartuko dutenek 18€ Apirilak 1 arte eta 23€ Maiatzak 31 arte.

Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, lasterketa ostean, etab.) erabili ahalko direlarik. Horretaz gain, poltsa bete oroigarri (jantziak, bertako produktuak, etab.), luntx herrikoirako txartela eta beharrezko asegurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

8.-SEINALEZTAPENA: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin. 5 km-ro erreferentzia kilometrikoak jarriko dira.

9.- KONTROLAK: Lasterketa luzeko ibilaldian zehar 3 kontrol puntu egongo dira, lasterketa motzean, aldiz, kontrol puntu bakarra. Kontrol puntu hauetatik igarotzea derrigorrezkoa izango da. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

10.- ANOAGUNEAK: 5 anoagune solido-likido egongo dira lasterketa luzean eta 3 lasterketa motzean, hauetaz gain, azkena helmugan egongo da. Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, barrita energetikoak, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

11.- IGAROBIDE DENBORAK: Helmugara iristeko gehienezko denbora 6 ordukoa da. Denbora hau baino gehiago behar duen parte-hartzailea amaierako sailkapenetik at geratuko da. Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:

Igarotze-kontrol ezberdinetan espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean.

Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

12.- SARIAK: Ondorengo sariak banatuko dira:

Lasterketa luzea:

1.go Emakumezko absolutoarentzat 300€1.go Gizonezko absolutoarentzat 300€2.go Emekumezko absolutoarentzat 150€2.go Gizonezko absolutoarentzat 150€3.go Emekumezko absolutoarentzat 75€3.go Gizonezko absolutoarentzat 75€

Lasterketa motza:

1.go Emakumezko absolutoarentzat 200€1.go Gizonezko absolutoarentzat 200€2.go Emekumezko absolutoarentzat 100€2.go Gizonezko absolutoarentzat 100€3.go Emekumezko absolutoarentzat 50€3.go Gizonezko absolutoarentzat 50€

Xehetasun gehiagorako ikusi www.zaldibiakomendilasterketa.eus-en sarian atala.

13.- SAILKAPENAK: Sailkatzen diren korrikalari guztien emaitzak GOIERRI KOPA TRAIL-erako puntuagarri izango dira.

14.- BATZAR INFORMATIBOA: Antolakuntzak probaren ibilbideari buruzko informazio topografikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean, horregatik oso garrantzitsua iruditzen zaigu parte hartzaileak bertaratzea.

Aurkezpena Zaldibiako KIMUENE kulturgunean egingo da, probaren aurreko egunean, hau da, 2018ko ekainaren 7an arratsaldeko 19:30etan.

15.- DORTSALEN BANAKETA: Dortsalak Zaldibiako plazako Toki Alai frontoian banatuko dira lasterketa bezperan, ekainaren 7an arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Eta egunean bertan 07:00etatik 08:30etara leku berean.

Partaide bakoitzak, bere dortsala eta oroigarri poltsa jasotzeko norbere NA originala erakutsi beharko du eta norberak etorri beharko du bila. Mendian federatuak direnek hori ziurtatzen duen federatu txartela erakutsi beharko dute dortsala jasotzerakoan.

16.- INGURUMENA: Lasterketa, bere zatirik handienean, balio natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahalik eta gehien zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie parte-hartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-ontziak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.

Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro, probatik kanporatuko du antolakuntzak.

17.- OSASUN LAGUNTZA: Antolakuntzak osasun laguntza zerbitzua jarriko du ibilbideko punturik estrategikoenetan eta baita irteera eta helmugan ere.

18.- SEGURTASUNA: Segurtasun edo bestelako arrazoietan oinarriturik, antolakuntzak lasterketako ibilbidea aldatu edo ordezko ibilbidetik desbideratu ahal izango du lasterketa. Eguraldi arrazoiak medio, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du antolakuntzak.

19.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte hartzaileak istripuren baten aurrean laguntza eman eta kontrol lekuetan edozein ezbeharren berri eman beharko du.

20.- BABES PERTSONALA: Lasterketa guztian zehar, lasterkari bakoitzak ZIRA BAT eraman beharko du. Zira hau, parte hartzailearen tamainakoa izan behar da, mauka luzekoa eta txanoa duena.

Txanorik ezean, burua osotasunean estaltzen duen txapel, buff edo antzekoren bat eraman beharko da zirarekin batera.

Eguraldi aurreikuspenak bereziki okerrak badira, antolakuntzak arestian aipaturiko ziraz gain, manta termiko bat ere gehitu ahal izango du beharrezko material zerrendan.

Zaldibian, 2018ko abenduaren 1ean.

GAILURRERANTZ MENDI ELKARTEAZaldibiako Mendi Lasterketa batzordeamendilasterketa@zaldibia.orgwww.zaldibiakomendilasterketa.eus

]]>
Fri, 07 Dec 2018 22:14:27 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3871 Fri, 07 Dec 2018 22:14:27 +0100 2018-09-07 2018-12-07 0 3871 Zaldibiako Mendi Lasterketa
<![CDATA[Mendi lasterketako ibilbideak]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3873/Mendi_lasterketako_ibilbideak/ Bi ibilbide ditugu. Bata LUZEA 27 km eta 2.100 metroko desnibel positiboa duena; eta bestea MOTZA 15km eta 1.000 metroko desnibel positiboa duena. TRACKak kontsultatu eta deskargatzeko moduan.]]>

TRACK LUZEA deskargatzeko sakatu HEMEN

TRACK MOTZA deskargatzeko sakatu HEMEN

]]>
Fri, 07 Dec 2018 23:19:42 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3873 Fri, 07 Dec 2018 23:19:42 +0100 2018-12-07 2018-12-07 0 3873 Zaldibiako Mendi Lasterketa
<![CDATA[Zaldibiako Mendi Lasterketa SPOTA]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/bideoak/3869/Zaldibiako_Mendi_Lasterketa_SPOTA/ Fri, 07 Dec 2018 19:04:01 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/bideoak/3869 Fri, 07 Dec 2018 19:04:01 +0100 2018-12-07 2018-12-07 0 3869 Zaldibiako Mendi Lasterketa <![CDATA[Zaldibiako Mendi Lasterketa]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/bideoak/3857/Zaldibiako_Mendi_Lasterketa/ Zaldibiako Mendi lasterketaren aurre promozio bideoa.

]]>
Mon, 26 Nov 2018 12:06:43 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/bideoak/3857 Mon, 26 Nov 2018 12:06:43 +0100 2018-11-26 2018-11-26 0 3857 Zaldibiako Mendi Lasterketa
<![CDATA[Goierri Kopa Trail 2019 aurkeztu da]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3845/Goierri_Kopa_Trail_2019_aurkeztu_da/ Atzo aurkeztu zen Goierri Kopa Trail 2019,  Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. Pasa den urteko sei probei (Garin, UZ, Arriaran, Gabiria, Segura-Zerain eta Idiazabal), Zaldibiako lasterketa berria gehituko zaie aurten, Ekainaren 8an burutuko diren bi lasterketekin. (27km - 2100 d+ / 15km - 1000 d+) Hemen duzue aurkezpeneko bideoa. ]]> Thu, 22 Nov 2018 17:52:50 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3845 Thu, 22 Nov 2018 17:52:50 +0100 2018-11-22 2018-11-22 0 3845 Zaldibiako Mendi Lasterketa <![CDATA[Zaldibiako Mendi Lasterketa]]> http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3835/Zaldibiako_Mendi_Lasterketa/ Zaldibiak eta Aralar Parke Naturalak betidanik izan dute gertutasun berezi bat, zaldibitarrok bere magaletik atera eta bertako parajeetaz gozatzera eraman gaituen lotura moduko bat.

Zaldibia eta Aralar lotuko dituen mendi lasterketa baten aukera ikusita, Gailurrerantz Mendi Elkartetik abiatuz, herritar talde bat lanean ari da, 2019an Goierriko Kopa Trailerako puntuagarria izango den Zaldibiako Mendi Lasterketa antolatzeko. ]]> Thu, 15 Nov 2018 19:36:28 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZaldibiakoMendiLasterketa/albisteak/3835 Thu, 15 Nov 2018 19:36:28 +0100 2018-11-15 2018-11-15 0 3835 Zaldibiako Mendi Lasterketa