• 30
    URT
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Lardizabal eskolan BERTSOA NORA, ZAPIAK HARA bertso-saio berezia izango da urtarrilaren 30ean.

    Bertsoa nora, zapiak hara
    BERTSOA NORA, ZAPIAK HARA

    Eskolak eta herriak hezkuntzan bat egin behar dutela sinetsita, Zapiak Bat Kultur Elkarteak BERTSOA NORA, ZAPIAK HARA bertso-saio berezia antolatu du Lardizabal Eskolan urtarrilaren 30ean. Zaldibiako Bertso Eskolako kide diren Hodei Munduate eta Maide Garmendia arituko dira kantuan, irakasle duten Maialen Akizurekin eta Lardizabal eskolako guraso den Mantxi bertsolariarekin batera.

    Ekitaldia 14:15etan hasiko da eta bi zati izango ditu: 2. zikloko ikasleentzat izango da aurreneko saioa eta 3. ziklokoentzat bigarrena. Ikasle hauen gurasoen artean bertsozale edo interesaturik bada, ongi etorria izango da.

    Ekimen honek hiru helburu ditu: ikasleak bertsolaritzara gerturatzea, herrian ditugun kultur munduko pertsonaiak ezagutaraztea eta bertsotarako zaletasuna piztea.

     

     

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak