• 18
    URR
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Irailaren 30etik aurrera egongo dira Udazkeneko III. Zapi Janzterako txartelak salgai

    Udazkeneko III. Zapi Janztea urriaren 18an izango da

    Zapiak Bat elkarteak martxan du Udazkeneko III. Zapi Janztea. Urriaren 18an izango da bertso-afaria Zubiburu elkartean. Hirugarren edizio honetan kantari arituko diren bertsolariak hauexek dira:

    Andoni Egaña

    Jone Uria

    Maialen Lujanbio

    Odei Barroso

    Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30ean. Saioaren ondoren afaltiarrek erabakiko dute zein izan den gehien gustatu zaien bertsolaria eta hura izango da berriz ere laugarren edizioan Zaldibian kantari, beste hiru bertsolarirekin batera. Aukeratutako bertsolariari brodatutako euskal zapia jantziko zaio, emakumearen ikurra den horri bere lekua eta ohorea aitortuz.

     

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak