• 05
    MAR
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ruben Sanchez Bakaikoaren Hondarrak liburua da aurreneko irakurgaia eta martxoaren 5ean egingo da tertulia Karmele Etxabe Azkarate gidari dela

    Zaldibiako Irakurle Taldea martxan da

    Literaturaz gozatzeko helburua oinarri hartuta, eta euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatuz, Zaldibiako Irakurle Taldea sortzera doa Zapiak Bat Elkartea.

    Hiruhilean behin izango da zita, urtaro bakoitzerako liburu bat irakurtzea proposatuko digu Karmele Etxabe Azkarate gidariak, eta aurreneko irakurgaia HONDARRAK liburua izango da, Ruben Sanchez Bakaikoa gasteiztarrarena.

    Martxoaren 5ean 19;00etan egingo da tertulia Karreanen, eta interesa duen edonor gerturatu daiteke bertara (aurrez liburua irakurrita, noski). Irakurritakoaren inguruko balorazioa egin ondoren, 19:30 aldera etorriko zaigu Ruben Sanchez Bakaikoa bere liburuaz hitz egitera. Animatu, irakurri eta etorri!

     

    Neguko proposamena: Hondarrak (Ruben Sanchez Bakaikoa)

    Tertulia eguna: Martxoak 5, 19:00 (Karreanen)

    Gidaria: Karmele Etxabe Azkarate