• 06
    MAR
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    18 laguneko taldea osatu dugu Karmele gidari dela eta Ruben Sanchez ederki aritu da Hondarrak liburuari buruz galdetutakoak erantzuten

    Irakurle taldearen aurreneko saioa arrakastatsua izan da

    Martxoaren 5ean Karreaneko ganbaran elkartu gara HONDARRAK liburuari buruzko tertulia egiteko eta gogotsu etorri da jendea, Karmele Etxaberen laguntzaz, irakurritakoaren inguruan jarduteko.

    Ruben Sanchezek asetu digu irakurketaren inguruko jakinmina eta mokadu bat eginez eman diogu bukaera neguko saioari.

    Udaberriko tertuliarako hitzordua jarrita geratu da animatzen den edonorentzat:

    UDABERRIKO PROPOSAMENA: Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)

    NOIZ: Ekainaren 4an 19:00etan

    NON: Karreaneko ganbaran

    Animatu, irakurri eta etorri!!

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak