• 10
    UZT
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zaldibiako Irakurle Taldea parke botanikoan elkartu da Bihotz handiegia liburuaz jarduteko

    Giro paregabean gauzatu da bigarren literatur tertulia

    Eider Rodruiguezen ipuin liburuaren inguruan egin du oraingoan tertulia Zaldibiako Irakurle Taldeak. Karmele Etxabe Azkarate gidari hartuta, gustura aritu dira errenteriarraren lana aztertzen.

    Udaberriko saioa izan behar zena, uztailaren 9ra atzeratu zen Covid-19aren gorabeheren ondorioz. Zaldibiako irakurzaleek leial erantzun diote, ordea, zitari.

    Hurrengo literatur tertulia irailaren 10ean egingo da. Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan liburua izango da tertuliarako gaia, eta Amets Arzallus bera gurekin izango da. Eguraldiak laguntzen badu, parke botanikoan gauzatuko da saioa. Animatu, irakurri eta etorri!!