• 06
    URR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Zapiak Bat elkarteak antolatuta, emakumeak eta nekazal munduko lanak kalera gerturatzeko helburuarekin, erakustaldi berezia egin dugu plazan urriaren 6an Santa Fe egunez. 

    Erakustaldi honen helburua emakumeak eta nekazal munduko lanak kalera gerturatzea da, batik bat emakumeen gain egon izan diren eginkizunak eta ohizko erakustaldietan erakusten ez direnak: artoa aletzea, esne partitzea…

    Belaunaldien arteko transmisioa da beste helburuetako bat. Gizartea bezala festak ere segmentatuta antolatzen dira: hau umeentzako, hau gazteentzako, hau adinekoentzako… Horrekin hautsi eta belaunaldi desberdinak elkarrekin “jolasean” jarriko ditugu, transmisioa garrantzitsua bezain polita dela konturatu arazteko.

    Azkenik, nola festetan nahiz festetatik kanpo, lehia eta indarra protagonista duten erakustaldiak nagusitzen diren iritzia dugu. Plazan erakusten denak eredu izan behar duelakoan, eta bestela ere, lehiaren esparrua nahiko aseta dagoelakoan, norgehiagoka alde batera utziz, elkarrekin neurtu beharrik gabeko festa planteatzen dugu.

    Artoa aletzea, intxaurrak biltzea, arropa zabaldu eta jasotzea, marmitak hartuta esne-partitzea eta oihal zirrindarak egitea izan dira erakustaldiko lanak. Azken hauek erabiliz josi dituzte oihal zatiak. Hala, Maialen Lujanbiok (historiako lehen zapidunak) okasiorako prestatutako bertsoa osatu eta kantatu dute.

    Doinua: “Haizea dator iparraldetik”

    Ez du jakingo kaletarrak ta
    ez daki andre ez denak
    esku-ahurretan markak zer diren
    marmita esnez-beteenak.
    Intxaurrak bildu, arropak jaso,
    eurenak eta besteenak;
    oihal zirrindak bezala josi
    belaunaldi erretenak…
    Inon aipatzen ez diren lanak
    baserritar andreenak,
    amantalaren arrastoetan
    irakur daitezke denak.

    GITBren bideoa hemen ikusgai: https://infosare.eus/kanalak/17-gitb/6253-intxaurrak-emelau-jolas-erakustaldia-egin-dute-zaldibian-zapiak-bat-elkartearen-ekimenez

    ARGAZKI GUZTIAK FLICKRen.

      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!
      • INTXAURRAK EMELAU!