• 20
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Udazkeneko I. Zapi Janztea ekitaldi aitzindaria izan da: bertsolaritzaren historian, aurreneko aldiz, ikus-entzuleek aukeratutako bertsolariari zapia jantzi zaio, eta ez txapela. 

    Euskal Herrian erreferente bihurtu den bertso-afari honetan, emakumearen ikur den euskal zapiari bere garrantzia eta lekua aitortu nahi izan diogu. Maialen Lujanbio dugu historiako lehen zapiduna, eta harentzat bezalaxe, bere atzetik datozenentzat ere, udazkeneroko Zapi Janzterako josiko den zapia janztea ohorea izango da.