http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/ http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/

Zapiak Bat kultur elkartea

eu-ES Fri, 10 Apr 2020 21:32:35 +0100 15 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/ <![CDATA[Udaberriko irakurketa proposamena Bihotz handiegia da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4381/Udaberriko_irakurketa_proposamena_Bihotz_handiegia_da/ Asteburuan sartuko gara udaberrian eta, urtaro aldaketak etxean harrapatuko gaituenez, Zaldibiako Irakurle Taldearen udaberriko proposamena irakurtzeko aprobetxatu dezakegu:

Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)

Ekainaren 4an izango da udaberriko tertulia eta ordura arteko denbora izango dugu liburu hau irakurtzeko. Liburu dendak itxita dauzkagun honetan, online eskuratu dezakegu liburua ondorengo helbidean:

http://susa-literatura.eus/liburuak/narr121

Animatu, irakurri eta gozatu...

]]>
Wed, 18 Mar 2020 17:03:39 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4381 Wed, 18 Mar 2020 17:03:39 +0100 2020-03-18 2020-03-18 0 4381 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Irakurle taldearen aurreneko saioa arrakastatsua izan da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4359/Irakurle_taldearen_aurreneko_saioa_arrakastatsua_izan_da/ Martxoaren 5ean Karreaneko ganbaran elkartu gara HONDARRAK liburuari buruzko tertulia egiteko eta gogotsu etorri da jendea, Karmele Etxaberen laguntzaz,irakurritakoaren inguruan jarduteko.

Ruben Sanchezek asetu diguirakurketaren inguruko jakinmina etamokadu bat eginezeman diogu bukaera neguko saioari.

Udaberriko tertuliarako hitzordua jarrita geratu da animatzen den edonorentzat:

UDABERRIKO PROPOSAMENA: Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)

NOIZ: Ekainaren 4an 19:00etan

NON: Karreaneko ganbaran

Animatu, irakurri eta etorri!!

]]>
Fri, 06 Mar 2020 07:20:39 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4359 Fri, 06 Mar 2020 07:20:39 +0100 2020-03-06 2020-03-06 0 4359 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Zaldibiako Irakurle Taldearen neguko tertulia martxoaren 5ean izango da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4344/Zaldibiako_Irakurle_Taldearen_neguko_tertulia_martxoaren_5ean_izango_da/ Ruben Sanchez Bakaikoaren eleberria da Karmele Etxabe Azkarate gidariak proposatu digun aurreneko irakurgaia. Tertuliara agertu nahi duen edonork martxoaren 5a arteko epea dauka HONDARRAK liburua irakurtzeko.

Karreaneko ganbaran elkartuko gara 19:00etan liburuari buruz hitz egitera eta 19:30 aldera etorriko zaigu Ruben Sanchez bera, liburuaren nondik norakoak azaltzera edo eleberriaren inguruan geratu zaigun jakinmina asetzera.

NOIZ: martxoaren 5ean, ostegunean, 19:00etan

NON: Karreaneko ganbaran

IDAZLE GONBIDATUA: Ruben Sanchez Bakaikoa

Irakurri, animatu eta etorri!!

]]>
Mon, 02 Mar 2020 07:01:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4344 Mon, 02 Mar 2020 07:01:48 +0100 2020-03-05 2020-03-05 1 4344 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Zaldibiako Irakurle Taldea martxan da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4312/Zaldibiako_Irakurle_Taldea_martxan_da/ Ruben Sanchez Bakaikoaren Hondarrak liburua da aurreneko irakurgaia eta martxoaren 5ean egingo da tertulia Karmele Etxabe Azkarate gidari dela]]> Literaturaz gozatzeko helburua oinarri hartuta, eta euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatuz, Zaldibiako Irakurle Taldeasortzera doaZapiak Bat Elkartea.

Hiruhilean behin izango da zita, urtaro bakoitzerako liburu bat irakurtzea proposatuko digu Karmele Etxabe Azkarate gidariak, eta aurreneko irakurgaia HONDARRAK liburua izango da, Ruben Sanchez Bakaikoa gasteiztarrarena.

Martxoaren 5ean 19;00etan egingo da tertulia Karreanen, eta interesa duen edonor gerturatu daiteke bertara (aurrez liburua irakurrita, noski). Irakurritakoaren inguruko balorazioa egin ondoren, 19:30 aldera etorriko zaigu Ruben Sanchez Bakaikoa bere liburuaz hitz egitera. Animatu, irakurri eta etorri!

Neguko proposamena: Hondarrak (Ruben Sanchez Bakaikoa)

Tertulia eguna: Martxoak 5, 19:00 (Karreanen)

Gidaria: Karmele Etxabe Azkarate

]]>
Mon, 10 Feb 2020 08:11:24 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4312 Mon, 10 Feb 2020 08:11:24 +0100 2020-03-05 2020-03-05 1 4312 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Bertsoa nora, zapiak hara ederra joan da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4294/"Bertsoa_nora_zapiak_hara"_ederra_joan_da/ Saio dotorea eskaini dute Eneko Araiztegik, Hodei Munduatek, Maide Garmendiak eta Oihana Iguaranek Lardizabal eskolan]]> Urtarrilaren 28an izan da BERTSOA NORA, ZAPIAK HARA bertso saioaren bigarren edizioaLardizabal ikastetxean eta 45 minutuko bi saio eder eskaini dituzte bertsolariek.

Ikasleak ez ezik, gurasoak, aiton-amonak eta zenbait herritar ere gerturatu da bertsoak entzutera, eta denek izan dute saio didaktikoan parte hartzeko aukera. Zaldibiako Bertso Eskolan dabiltzan ikasleek, berriz, puntuak jarri dizkiete bertsolariei eta dotore erantzun diete hauek.

Emanaldi honen bidez, bertsolaritza herriko umeengana hurbiltzeko ahalegina egin da, inklusioa bultzatuz eta euskal kulturaezagutzera emanez.

Nola Zapiak Bat elkarteak, hala Lardizabal eskolak, eskerrak eman nahi dizkizue saiora etorri zareten guztioi eta, batez ere, arratsalde bikaina eskaini diguten lau bertsolariei.

]]>
Wed, 29 Jan 2020 09:39:06 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4294 Wed, 29 Jan 2020 09:39:06 +0100 2020-01-29 2020-01-29 0 4294 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Bertsoa nora, zapiak hara urtarrilaren 28an]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4289/"Bertsoa_nora_zapiak_hara"_urtarrilaren_28an/ Lardizabal eskolan bertso saio didaktikoa izango da Zapiak Bat elkarteak antolatuta]]> Iaz ekin zitzaion "Bertsoa nora, zapiak hara" ekimenari, herriko haurrei bertsolaritza gerturatzeko asmoz. Badira beraien egunerokotasunean bertsoa eta euskal kultura urruti xamar bizi dituzten umeak. Ikastetxera bertsolaritza gerturatzea, hauentzat ezezik, gainerako ikasleentzat ere, aberasgarria izango zela pentsatu zuen Zapiak Bat elkarteak. Saioak arrakasta izan zuen eta urteroko egitarauaren barruan sartu nahi luke Lardizabal ikastetxeak ere.

Bertso saio didaktiko honetan lau bertsolarik hartuko dute parte aurten: Hodei Munduate eta Maide Garmendia zaldibiarrek, bertako bertso eskolan irakasle lanetan diharduen Oihana Iguaranek eta Eneko Araiztegi "Korta" segurarrak.

Zaldibiako haurrei, herriko bertsolariak ezagutzera emateaz gain, bailarako bertsolariak eta plazaz-plaza ezagunak direnak gerturatu nahi zaizkie. Herrian bertso eskola egonda, harako gonbitea ere luzatuko zaie umeei.

Emanaldia urtarrilaren 28an izango da eta bi saio egingo dira:

14:15ean 3. eta 4. mailako ikasleentzat

15:00etan 5. eta 6. mailako ikasleentzat

Ikasleen gurasoak eta herritar guztiak izango dira emanaldira ongi etorriak. Zapiak Bat elkarteak bezalaxe, Lardizabal ikastetxeak ere, arratsalde aberasgarri bat pasatzera gonbidatzen zaituzte denok.

]]>
Mon, 20 Jan 2020 07:39:29 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4289 Mon, 20 Jan 2020 07:39:29 +0100 2020-01-28 2020-01-28 1 4289 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Andoni Egañak jantzi du Udazkeneko III. Zapi Janzteko zapia]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4184/Andoni_Egañak_jantzi_du_Udazkeneko_III._Zapi_Janzteko_zapia/ Saio aparta eskaini dute Andoni Egaña, Jone Uria, Odei Barroso eta Maialen Lujanbio bertsolariek. Hasieran librean eta gaiak jarrita gero, bertsoaldi bikainak entzuteko parada izan da.

Ondoen aritu den bertsolaria Andoni Egaña izan dela erabaki dute afaltiarrek eta Maialen Lujanbiok jantzi dio zapia irabazle berriari.

Ostiraleko giro ederraren adierazgarri diren zenbait argazki dituzue ikusgai segidan (ARGAZKIAK: Mendi Urruzuno)

]]>
Mon, 21 Oct 2019 08:20:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4184 Mon, 21 Oct 2019 08:20:40 +0100 2019-10-21 2019-10-21 0 4184 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Udazkeneko III. Zapi Janzterako txartelak agortu dira]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4176/Udazkeneko_III._Zapi_Janzterako_txartelak_agortu_dira/ Urriaren 18ko III. Zapi Janzterako afaritarako txartelakaidean agortuta daude dagoeneko. Zubiburu Elkartean ez dago afaltiar gehiagorentzako lekurik. Dena den, txartelik gabe geratu denak afalondoan bertso-saioa entzutera gerturatzeko aukera izango du.

Afaria 21:00ean izango da eta bertso-saioa 22:30 inguruan.

]]>
Wed, 09 Oct 2019 08:37:20 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4176 Wed, 09 Oct 2019 08:37:20 +0100 2019-10-18 2019-10-18 0 4176 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Udazkeneko III. Zapi Janztea urriaren 18an izango da]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4161/Udazkeneko_III._Zapi_Janztea_urriaren_18an_izango_da/ Zapiak Bat elkarteak martxan du Udazkeneko III. Zapi Janztea. Urriaren 18an izango da bertso-afaria Zubiburu elkartean. Hirugarren edizio honetan kantari arituko diren bertsolariak hauexek dira:

Andoni Egaña

Jone Uria

Maialen Lujanbio

Odei Barroso

Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30ean. Saioaren ondoren afaltiarrek erabakiko dute zein izan den gehien gustatu zaien bertsolaria eta hura izango da berriz ere laugarren edizioan Zaldibian kantari, beste hiru bertsolarirekin batera. Aukeratutako bertsolariari brodatutako euskal zapia jantziko zaio, emakumearen ikurra den horri bere lekua etaohorea aitortuz.

]]>
Wed, 25 Sep 2019 11:04:04 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4161 Wed, 25 Sep 2019 11:04:04 +0100 2019-10-18 2019-10-18 1 4161 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[ERRADIKALAK GARA emanaldia izango da ekainaren 7an]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4071/ERRADIKALAK_GARA_emanaldia_izango_da_ekainaren_7an/ Zapiak Bat elkarteak antolatuta, ERRADIKALAK GARA ikuskizuna izango dugu ekainaren 7an gaueko 22:00etan Zaldibiako antzokian. Umorea ardatz duen ikuskizun entzutetsua bihurtu da datorren asteburuan Zaldibian plazaratuko den hau.

Ane Labaka eta Beatriz Egiazabal dira protagonistak eta Euskal Herrian zehar saio ugari eskaini dituzte dagoeneko. Zaldibikoa ere emanaldi arrakastatsua izatea espero da.

Eguna: Ekainak 7

Lekua: Zaldibiako antzokia

Ordua: 22:00

Sarrera: 5€

]]>
Mon, 03 Jun 2019 06:39:06 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/4071 Mon, 03 Jun 2019 06:39:06 +0100 2019-06-07 2019-06-07 1 4071 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Bertsoa nora, zapiak hara]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/3917/Bertsoa_nora_zapiak_hara/ Eskolak eta herriak hezkuntzan bat egin behar dutela sinetsita, Zapiak Bat Kultur Elkarteak BERTSOA NORA, ZAPIAK HARA bertso-saio berezia antolatu du Lardizabal Eskolan urtarrilaren 30ean. Zaldibiako Bertso Eskolako kide diren Hodei Munduate eta Maide Garmendia arituko dira kantuan, irakasle duten Maialen Akizurekin eta Lardizabal eskolako guraso den Mantxi bertsolariarekin batera.

Ekitaldia 14:15etan hasiko da eta bi zati izango ditu: 2. zikloko ikasleentzat izango da aurreneko saioa eta 3. ziklokoentzat bigarrena. Ikasle hauen gurasoen artean bertsozale edo interesaturik bada, ongi etorria izango da.

Ekimen honek hiru helburu ditu: ikasleak bertsolaritzara gerturatzea, herrian ditugun kultur munduko pertsonaiak ezagutaraztea eta bertsotarako zaletasuna piztea.

]]>
Sun, 20 Jan 2019 12:17:57 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/albisteak/3917 Sun, 20 Jan 2019 12:17:57 +0100 2019-01-30 2019-01-30 1 3917 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Udazkeneko II. Zapi Janztea]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/argazkiak/3919/Udazkeneko_II._Zapi_Janztea/ Zubi Buru elkartea jendez lepo beteta, afalondo bikaina eskaini digute Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Agirre eta Unai Iturriaga bertsolariek. Publikoak hala erabakita, zapia berriz ere Lujanbiok jantzi du.

]]>
Sun, 20 Jan 2019 19:23:04 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/argazkiak/3919 Sun, 20 Jan 2019 19:23:04 +0100 2018-10-19 2018-10-19 0 3919 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Udazkeneko I. Zapi Janztea]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/argazkiak/3918/Udazkeneko_I._Zapi_Janztea/ Euskal Herrian erreferente bihurtu den bertso-afari honetan, emakumearen ikur den euskal zapiari bere garrantzia eta lekua aitortu nahi izan diogu. Maialen Lujanbio dugu historiako lehen zapiduna, eta harentzat bezalaxe, bere atzetik datozenentzat ere, udazkeneroko Zapi Janzterako josiko den zapia janztea ohorea izango da.

]]>
Sun, 20 Jan 2019 19:07:18 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/argazkiak/3918 Sun, 20 Jan 2019 19:07:18 +0100 2017-10-20 2016-10-20 0 3918 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Udazkeneko I. Zapi Janztea]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/bideoak/3915/Udazkeneko_I._Zapi_Janztea/ 2017ko urriaren 20an, Zaldibiako Zubi Buru elkartean.

]]>
Sun, 20 Jan 2019 00:51:57 +0100 BIDEOAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/bideoak/3915 Sun, 20 Jan 2019 00:51:57 +0100 2017-10-20 2019-01-20 0 3915 ZAPIAK BAT elkartea
<![CDATA[Intxaurrak Emelau erakustaldia]]> http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/argazkiak/3914/Intxaurrak_Emelau_erakustaldia/ Zapiak Bat elkarteak antolatuta, emakumeak eta nekazal munduko lanak kalera gerturatzeko helburuarekin, erakustaldi berezia egin dugu plazan urriaren 6an Santa Fe egunez. ]]> Erakustaldi honen helburua emakumeak eta nekazal munduko lanak kalera gerturatzea da, batik bat emakumeen gain egon izan diren eginkizunak eta ohizko erakustaldietan erakusten ez direnak: artoa aletzea, esne partitzea…

Belaunaldien arteko transmisioa da beste helburuetako bat. Gizartea bezala festak ere segmentatuta antolatzen dira: hau umeentzako, hau gazteentzako, hau adinekoentzako… Horrekin hautsi eta belaunaldi desberdinak elkarrekin “jolasean” jarriko ditugu, transmisioa garrantzitsua bezain polita dela konturatu arazteko.

Azkenik, nola festetan nahiz festetatik kanpo, lehia eta indarra protagonista duten erakustaldiak nagusitzen diren iritzia dugu. Plazan erakusten denak eredu izan behar duelakoan, eta bestela ere, lehiaren esparrua nahiko aseta dagoelakoan, norgehiagoka alde batera utziz, elkarrekin neurtu beharrik gabeko festa planteatzen dugu.

Artoa aletzea, intxaurrak biltzea, arropa zabaldu eta jasotzea, marmitak hartuta esne-partitzea eta oihal zirrindarak egitea izan dira erakustaldiko lanak. Azken hauek erabiliz josi dituzte oihal zatiak. Hala, Maialen Lujanbiok (historiako lehen zapidunak) okasiorako prestatutako bertsoa osatu eta kantatu dute.

Doinua: “Haizea dator iparraldetik”

Ez du jakingo kaletarrak taez daki andre ez denakesku-ahurretan markak zer direnmarmita esnez-beteenak.Intxaurrak bildu, arropak jaso,eurenak eta besteenak;oihal zirrindak bezala josibelaunaldi erretenak…Inon aipatzen ez diren lanakbaserritar andreenak,amantalaren arrastoetanirakur daitezke denak.

GITBren bideoa hemen ikusgai:https://infosare.eus/kanalak/17-gitb/6253-intxaurrak-emelau-jolas-erakustaldia-egin-dute-zaldibian-zapiak-bat-elkartearen-ekimenez

ARGAZKI GUZTIAK FLICKRen.

]]>
Sun, 20 Jan 2019 00:36:50 +0100 ARGAZKIAK http://www.zaldibia.org/ZapiakBat/argazkiak/3914 Sun, 20 Jan 2019 00:36:50 +0100 2018-10-06 2018-10-06 0 3914 ZAPIAK BAT elkartea