• 28
    MAR
    2017
    Manex:Traste zaharrekin eskuak zikintzea gustatzen zait

    Gureran taldeko abeslaria da Manex Mendizabal (Zaldibia, 1986). Horrez gain autozalea ere bada. Panda Raid 2017  bukatu, eta Marrakechetik etxera itzuli berria da. Hona Goiberrin egindako elkarrizketa

  • 27
    MAR
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 3 - 5 CECILIA FRUTA DENDA KEBAB LASARTE

     

    Azken partida garrantzitsuetan murgilduta da jada Tellatuberri, play-off postuetan sailkatzeko helburuaren bila. Ostiralean Restin zuen zita garrantzitsua zen beraz, baina gauzak ez ziren etxekoek nahi bezala atera. Lasartearrak hasieratik aurreratu ziren markagailuan, eta atezain-jokalaria sarritan ateraz guztiz eraldatu zuten jokoa zaldibitarren okerrerako. Amaieran 3-4 estutu zuen Tellatuberrik, baina berdinketaren bila arriskatu eta 3-5eko porrot mingarria jaso zuen. Zazpigarren postura erori dira orain, baina puntu bakarrera daude play-offak. Hiru final geratzen dira...

    Porrot mingarria
    KORRIKAri babesa eskeini zioten Zaldibiako Areto Futboleko bi taldeek
  • 28
    MAR
    2017
    Martxoko Udalherri bilgune irekia

    Hilak 28, asteartea, iluntzeko 19:00etan Karreane Kultur Etxean elkartuko gara. Esku artean ditugun erronkak, pasa den ostiralean Gipuzkoako Batzarrean aipatutakoak eta bestelako ekarpenak izango ditugu hizketagai. Bertaratzeko gonbita luzatzen dizugu!

  • 27
    MAR
    2017
    Zaldibia Lagunkoia: Inkesta irekia
    Programan parte hartzen ari diren herritarrak

    Zaldibia Lagunkoia Programak gonbidapen bat luzatu die herritarrei: inkesta bat betetzeko 10 minutu hartzea. Inkesta erantzuteko sakatu hemen.

  • 29
    MAR
    2017
    Herritarron Ituna Lantzen

    Berriro ere prest gara. Iaz Goierrin burutu genituen galdeketen bueltan gatoz.Herritarron artean eraikiko dugun itunak, GEDren filosofia eta, erabakiaren inguruko edukia eta nolakotasuna jasoko ditu.

    Eztabaidarako saio  irekia: martxoaren 29an, Karreane Kultur Etxean, 19:00etan.

    Itunaren zirriborroa bertan duzu.

     

  • 24
    MAR
    2017
    ITTURRITIK aldizkariaren 5. alea kalean da

    2017ko urtarriletik martxora arteko kontuez osatua dago bosgarren ale hau, baita datozen hilabeteetako egutegia ere.

  • 23
    MAR
    2017
    Irakurri gozatu eta oparitu Euskaraz

    Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 51 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 11. urtez antolatuko du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.

  • 23
    MAR
    2017
    Ipuin kontalaria martxoaren 23an

    Odei Arregi ipuin kontalariaren saioa 3 urtetik 5. mailara bitarteko ikasleentzat izango da, ostegun honetan, arratsaldeko 5etan Karreane kultur etxean.  

  • 21
    MAR
    2017

    Zaldibiako Udalak langile bat kontratatzeko deialdia egin du.

    Lan mota: Administraria

  • 21
    MAR
    2017

    JAIXKI AFT 4-5 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Garaipen ederra, ligako talde beterano eta gogor baten kontra ostiralean lorturikoa. Lezoko kantxan puntuak garesti saldu izan dira beti zaldibitarrentzat, eta aurten ez da ezberdina izan. Partida berdindu eta lehiatua jokatu ondoren 4-4ko berdinketan amaitzear zen partida, baina azken segunduetan lorturiko urrezko gol batek eman zizkion hiru puntuak Tellatuberriri. Lau jardunaldiren faltan play-offetan dira beraz. Ea hor eusteko gai diren, animo mutilak!!

    Urrezko gola, urrezko garaipena
2017korrika30
telefonoa
PUNTU EUS
Laguntzaileak Zaldibiako Udala eta Gipuzkoako ALdundia

Boletina

ZaldibiaTB

Estekak