• 05
    URR
    2018
    Zaldibia jaietan murgiltzeko prest

    2018ko urriak 5, 6, 7, 8 eta 13an Zaldibiako Santa Fe jaiak ospatuko ditugu. Hemen duzue egitarau osoa ikusgai eta deskargatzeko moduan. 18:30etan hasiko da festa mondejua osatzeko osagaien bilketa eginez Olaldetik plazara.

  • 05
    URR
    2018

    Duela bi aste Lazkaon hasi  eta Beasaindik igaro ondoren goierriko lehen xake txapelketak amaiera izango du bihar Zaldibian ( 10:00 herriko plazan) . Herriko festak direla eta giro espeziala sortuko dela espero dugu .Partehartzaileen aldetik, azken saiorako goierriko jokalariez gain eskua pixka bat ireki eta Zumaia , Arrasate eta Azkoitiko gazteak ere izango ditugu .Bestalde.Zaldibiko Udalak babesturik , partehartzaile bakoitzak poltsa polit bat jasoko du oroimen gisara eta Zaldibian 3 lehen sailkatuak garaikur bana.

    Dena prest Zaldibian biharko xake festarako
  • 03
    URR
    2018
    Festetan ere, ASKEak izan gaitezen!

    Badatoz Santa Fe festak eta guk herriko jaietan ere parekidetasuna aldarrikatu nahi dugu, denok baitaukagu festetan gozatzeko eskubidea!

     

  • 03
    URR
    2018

    Eskolako trikitilariak dira Eneko Urkola (Zaldibia, 2003) eta Irati Artzelus (Lazkao, 2004). Umetan musika eskolan hasiak, kalitate eta exekuzio maila oso ona lortu dute, urte gutxian. 14 eta 15 urteren gaztetasunetik, txapelketak dituzte gaur egun beren abilezia eta artea erakusteko toki. Eta ederki luzitu dira, biak ala biak. GOIBERRI

    Gaurko notak, geroko doinuak
    Eneko Urkola (Zaldibia, 2003) eta Irati Artzelus (Lazkao, 2004) GOIBERRI
  • 03
    URR
    2018

    Santa Fe egunerako programaturik genuen ekitaldia bertan behera geratu zaigu, partaidetza nahikorik ziurtatu ez dugulako.

  • 19
    URR
    2018
    Udazkeneko II. Zapi Janztea
    II. Zapi Janztea urriak 19an

    Udazkeneko II. Zapi Janztea bertso-afari berezirako txartelak kalean dira. Afalondoan, entzuleak gehien gustatzen zaion bertsoilaria aukeratu beharko du.  Urriaren 19an Zubi Buru elkartean. Txartelak tabernetan salgai dira 25€tan.

  • 30
    IRAI
    2018

    Baserriko bizimodua asko gustatzen zitzaiolako, orain dela 4 urte Zaldibiara etorri zen Susana Lopez (Bartzelona, 1975). Almitzarekin segan aritzen da, Euskaraldiaren Zaldibiako taldean ere ari da… Euskararekin, batez ere, oso erraza izan da integrazioa. Erabat zaldibiarra sentitzen naiz. GoiBerri

    Susana: Hizkuntza zoragarria eta ezustekoz betea da Euskara
    GoiBerriko kate motzetik hartu dugu Sunana Lopez
  • 30
    IRAI
    2018

    Atzo jokatu zen Goierriko xake txapelketako bigarren saioan , Lazkaon gertatu zen bezela, Zaldibiko jokalariak gertatu ziren protagonista nagusiak. Lehenengo partidatik hasita xake zaldibiko kamiseta txuriak ikusi genituen aurreneko maietan.Harrik lehenengo maian hasi eta bertan bukatu zuen partida guztiak irabaziz.Anartzek saio ederra osatu ondoren eta azkeneko partidan Nikolas ataundarra (aurki xake zaldibiko kidea izango dugu) gainditu ondoren bigarren sailkatu zen eta zaldibitarren arteko lehian, Younesek ezustekoa emanez Dariusi irabazi eta hirugarren postua lortu zuen.

    Beasainen ere lehenengo postuak xake zaldibiko jokalarientzako
    Beasainen ere xake zaldibikoak lehiakor
  • 06
    URR
    2018

    Zapiak Bat elkarteak antolatuta emakumeak eta nekazal munduko lanak kalera gerturatzeko helburuarekin erakustaldi berezia egin asmo dute plazan urriaren 6an Santa Fe egunez. Hemen duzue ekimenaren inguruko informazioa.

    Intxaurrak emelau erakustaldia
    Zapiak Bat elkarteak antolatu du erakustaldi berezi bau.
  • 05
    URR
    2018
    2018ko Zaldibiako jaietako egitaraua

    2018ko urriak 5, 6, 7, 8 eta 13an Zaldibiako Santa Fe jaiak ospatuko ditugu. Hemen duzue egitarau osoa ikusgai eta deskargatzeko moduan.