• 26
    URR
    2014
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ardiki Eguna  2014ko egitaraua prest

    Zaldibian, urriaren azken igandean, hilak 26, ospatuko da Ardiki Eguna. Jarraian dituzue egitaraua eta Zaldibiako XX.mondeju lehiaketako oinarriak. 

    • 10:30ean. Diana. Herriko txistulari taldea, Xapreren trikitia Juan Mari Beltran, Astiazaran aita alabekin eta Hernaniko musika eskolako albokalari, dutzainero eta txistulariak alaituta.
    • Artisautza erakusketa.  Ardi gazta eta Mondeju egiten,  artilea lantzen eta galtzerdiak egiten,  telarra,   zesto egiten. 
    • Ganadu erakusketa Latxa arrazako ardi loteak, ahuntz azpigorriak,pottokak.
    • Artisau salmenta azoka.
    • 12:00etan.  Zaldibiako XX.Mondeju eta XVII. Aralarko Gaztaren Lehiaketak. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsotari kantari direla, Zaldibiko mondejuak dastatu  ahal izango dira herriko plazan.  Antzokiko bazkarirako  txartelak sagai izango  dira 25eurotan.
    • 13:15ean.Sari banaketa
    • 14:30ean. Bazkaria. Herriko jatetxetan Mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piparrakin  gazta, ardoa,kafea,kopa eta purua.Bazkari- txartelak  jatetxetan daude salgai.
    • 18:00etan. “I.Erromeri Bira Goierrin” herriko plazan.
    • 19:30ean.  Lagunarteko kalejira 2014ko  Ardiki Egunari amaiera emateko
    • 21:30ean. 2014ko  ARDIKI EGUNAREN AMAIERA


    Zaldibiako XX. Mondejua Lehiaketa

    1. PARTE-HARTZAILEAK:
    Parte-hartzea irekia izango da. Mondeju zuria egiten dakien edonork  har dezake parte.

    2. IZENA EMATEA:
    Izena urriaren 25a baino lehen eman behar da 649 316 534 telefonora deituz. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00era.

    3. AURKEZPENA:
    - 5 kana ekarri behar dira jateko prest.
    - Bertako produktuekin eginak.
    - Mondejuak, beren salda eta guzti, Zaldibiako plazara eraman behar dira  urriaren 26ko goizeko 10:00etarako.

    Oharra: Antolatzaileek lehiaketako parte-hartzaileek ekartzen dituzten ontziei, zenbaki bana emango diete, epaimahaikideek mondejugileen izena jakin ez dezaten.

    4. PUNTUAZIO-IRIZPIDEAK:
    Lehiaketan aurkezten diren mondejuen puntuaziorako,  irizpide hauek hartuko dira kontuan: itxura, estalkia, ebaketa, zaporea, usaina eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina.

    5. EPAIMAHAIAREN OSAKETA:
    Epaimahaia jatetxeetako sukaldari ezagunek eta gai honetan aditu diren herritarrek osatuko dute.

    6. SARIAK:

    1.- 300€ eta txapela.
    2.- 200€.
    3.- 100€.

    7. PARTE-HARTZAILE GUZTIEK 25na euro jasoko dituzte