• 29
    URR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Ardiki Eguna 2017

    Igande honetan, urriak 29, 2017.urteko ARDIKI EGUNA festa ospatuko da.

    Festa egunean, Zaldibiako Mondejuaren XXIII. eta Aralarko XX. Gaztaren lehiaketak burutuko dira.

    • 10:30etan:  Diana, herriko txistular eta trikitilari taldeak, Estanga anai-arrebak trikitilariak eta Hernaniko Musika Eskolako  albokalari, dultzainero eta  txistulariak  alaituta.

    • Artisautza erakusketa. Ardi gazta, Mondejuak egiten, artilea lantzen eta zestoak egiten, telarra,...

    • Artisau salmenta azoka

    • 11:30ean: Zaldibiko XXIII. Mondeju eta XX.garren Aralarko Gaztaren lehiaketak. Andoni Egaña eta Sebastián Lizaso bertso kantari direla mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan. Antzo Kiko bazkarirako txartelak izango dira salgai 25 eurotan.

    • 12:00etan Astazerra erakustaldia. Arpanarekin eta trontza potugesekin trunku zerrratzen garai bateko erara.

    • 13:30ean: Sari banaketa.

    • 14:30ean:Bazkaria, herriko jatetxeetan (mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piparrekin, gazta, ardoa, kafea, kopa eta purua …).
    Bazkari-txartelak herriko jatetxeetan daude salgai:

    • 18:00etan “4 Erromeri bira Goierrin” herriko plazan

    • 19:30ean: Lagunarteko kalejira 2017ko Aridiki Egunari amaiera emateko.

    • 21:30etan 2017ko ARDIKI EGUNAREN AMAIERA