• 16
    MAI
    2018

    Amaitu da oraingoz Zaldibiako Areto Futbolaren ibilera. 9. amaitu dute Tellatuberriko mutilek azken denboraldia. Bide luze honetan, talde honen parte izan zaretenoi, eta partidetan babesa erakutxi diguzuenoi eskerrak ematea besterik ez da geratzen, berriro ere noizbait kamiseta hori-beltza Restin ikusteko esperantza mantenduz.

     

    ESKERRIK ASKO ETA AUPA ZALDIBI!!

    Eskerrik asko!!
    Restiko azken partidan txanpainez busti zen taldea
  • 03
    MAI
    2018

    2017-2018 denboraldiari bi partida geratzen zazkion honetan, Tellatuberri Zaldibik, larunbatean jokatuko du etxeko azken partida. (17:00tan RESTI Frontoian) Hurrengo denboraldian ez da talderik izango, urte askoan Restin babes hartu duen Zaldibiako Areto Futbol Taldeari amaiera emanez.

    Areto futbolaren azken hatsa
    RESTI Frontoiak partida onak eman ditu 20 urteko ibilbidean
  • 09
    URT
    2018
    Zenbaki saritua: 685

    Tellatuberri Zaldibi areto futbol taldeak, gabonetan saldu dituen boletoen zenbaki saritua 685a izan da, Niño loteriaren azken zifrekin bat. Euskal produktu sorta jasotzeko, sarituak kultur etxera jo dezake taldearekin harremantean jartzeko.

  • 28
    AZA
    2017

    Zortzigarren jardunaldiaren ondoren, seigarren da Tellatuberri, Gipuzkoako lehen mailako sailkapenean. Jon Ordozgoiti, taldearen zutabe eta entrenatzaileak, taldea utzi ondoren, jokalari gazteekin hutsuneak bete eta aurrera egiten ari da Zaldibiako Areto Futbol Taldea. Hiru porrot, berdinketa bat eta, pasa den ostiralekoa bezalako, lau garaipen lortu dituzte, play-off postuei lotuta jarraitzeko.

    Maila onean da Tellatuberri
    Ostiralean Ibarran irabazitako partidako irudia
  • 07
    AZA
    2017

    Goierri telebistaren eskutik, ligako 5. jardunaldiko partidaren laburpen bideo ederra duzue ikusgai. 4-3ko garaipena eskuratu zuten zaldibitarrek, partida estu batean.

  • 04
    MAI
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 5-3 C.D. MONDRATE

     

    Garaipenaren beharrean etorri ziren arrasatearrak Zaldibira lehengo ostiralean, Tellatuberrik azken festa handia prest zuen ordea. Hasieratik gailendu ziren etxekoak kantxan, golez gol beti aurretik joan ziren eta Mondratek atezain-jokalariz arriskatu zuenean hiru golekin lehertu zen Resti. Urte oparo bati amaiera emateko modu ederra, play-offen ateetan geratu arren.

    Urte askotan taldeko buru eta entrenatzaile izan den Jon Ordozgoitik, hurrengo urtean taldetik "urrunduko" dela aurreratu du, noizarte izango den denborak esango du, baita taldeak bera gabe aurrera egiten jakingo duen ere... Eskerrikasko jarraitu gaituzuen guztioi!!

    Amaiera festa ederra
    Taldeko azken argazkia
  • 28
    API
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI - C.D. MONDRATE

     

    Denboraldiko azken partida jokatuko du Tellatuberrik gaur Restin, play-off aukerak aurreko jardunaldian galdu zituen, baina 3. postuan dagoen eta irabaztea behar duen Arrasateko talde gogorra izango du bisitari. Hurrengo urterako taldeak etorkizuna zalantzan du, Tellatuberriren azken partida ote gaurkoa? Garaipen eder batekin amaitzeko aukera polita!

     

    Ostirala 28, 21:15 RESTI Pilotalekuan

  • 11
    API
    2017

    HIRUKIDE ESKOLAPIOAK 6-5 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Ligako azken aurreko partida jokatu zuten zaldibitarrek pasa den ostiralean Tolosan. Play-off-ekin amesten jarraitzeko garaipena ezinbestekoa zen eta taldea oso konpetitibo kantxaratu zen. Partida borrokatuan, Tellatuberri aurretik ere joan zen markagailuan, baina azken txanpan tolosarrek aurre hartu eta hiru puntuak eraman zituzten. Eman diren beste emaitzekin, play-offetara sartzeko aukerarik gabe geratu da taldea, honenbestez, pena handiz, Aste Santuen bueltan azken partida.

  • 03
    API
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 3-1 LAUBURU ALDAZ KLINIKA

     

    Garaipen ederra pasa den ostiralean Restin lorturikoa. Ibarrako talde gogorra izan zen bisitari, baina etxekoek partidaren garrantziaz jabeturik, ondo kantxaratzen jakin zuten eta hasieratik aurretik jarri ziren.  Partida parekatua joan zen, Lauburu gol bakarrera ere gerturatu zen, baina azkenean, 3-1ekoarekin hiru puntu baliotsu etxean geratu ziren. Tellatuberri play-offetako borrokan da berriz ere, bostgarren postuan, bi partidaren faltan amesten jarraitu beharra dago.

  • 27
    MAR
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 3 - 5 CECILIA FRUTA DENDA KEBAB LASARTE

     

    Azken partida garrantzitsuetan murgilduta da jada Tellatuberri, play-off postuetan sailkatzeko helburuaren bila. Ostiralean Restin zuen zita garrantzitsua zen beraz, baina gauzak ez ziren etxekoek nahi bezala atera. Lasartearrak hasieratik aurreratu ziren markagailuan, eta atezain-jokalaria sarritan ateraz guztiz eraldatu zuten jokoa zaldibitarren okerrerako. Amaieran 3-4 estutu zuen Tellatuberrik, baina berdinketaren bila arriskatu eta 3-5eko porrot mingarria jaso zuen. Zazpigarren postura erori dira orain, baina puntu bakarrera daude play-offak. Hiru final geratzen dira...

    Porrot mingarria
    KORRIKAri babesa eskeini zioten Zaldibiako Areto Futboleko bi taldeek