Iritsi gara denboraldi amaierara, azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Zaldibitarrak urte osoan borrokan ibili ondoren, play-offetarako aukera matematikoekin daude azken partida honen atarian. Ea euren partida irabazi eta besteen emaitzek laguntzen duten.
EGUNA: Maiatzak 4, larunbata
ORDUA: 17:30etan
TOKIA: Oreretako kiroldegian
Denboraldiko azkenaurreko partida, etxeko azkena. Ostiralean Laskorainek Legorretan zer egiten duen begira egongo da Tellatuberri, baina edonola ere larunbatean irabaztea nahitaezkoa izango da play-offei begira bizirik mantentzeko. Azken txanpa benetan garrantzitsua
EGUNA: Apirilak 27, larunbata
ORDUA: 16:30etan
TOKIA: Resti Pilotalekuan
Aste Santuko geldialdiaren ondoren, indartsu hasi beharko du Tellatuberrik, play-off postuetara igo nahi badu, Berako Gure Txokoaren aurka ez dauka huts egiterik.
EGUNA: Apirilak 12, ostirala
ORDUA: 20:30etan
TOKIA: Resti Pilotalekuan
Partidu zaila aste honetakoa, laugarren da zaldibiko taldea sailkapenean eta bostgarren lezokoa, biak 36na punturekin berdinduta play-off-etako borrokan. Inoiz baino garrantzitsuagoa hiru puntu baliotsuak lortzea.
EGUNA: Martxoak 23, larunbata
ORDUA: 11:30etan
TOKIA: Bekoerrota kiroldegia, Lezo
Ligako talde gogorrenetako bat hartuko du etxean Tellatuberrik, aurreko denboraldiko liga txapelduna. Ea herriko mutilak zertarako gai diren, hernaniarren aurka.
EGUNA: Matxoak 16, larunbata
ORDUA: 15:45etan
TOKIA: Resti Pilotalekuan
Sailkapeneko hirugarren postuan mantentzeko, etxean hiru puntuak lortzea ezinbestekoa izango du herriko taldeak, horretarako Andoaingo taldea mendean hartuz.
EGUNA: Matxoak 2, larunbata
ORDUA: 17:00etan
TOKIA: Resti Pilotalekuan
[ZaldibiaTB]: Koldo Zubeldiaren zazpigarren liburuaren aurkezpena ostiralean
[Zaldibiako Udala]: Pikutako bidera etorritako luiziari aurre egiteko auzolana
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Boletina