• 23
    URR
    2015

    Aste buru honetan neska seniorren taldeak ez du partidarik izango eta  3.mailako mutilen taldeak berriz Zaldibian jokatuko du.

  • 23
    URR
    2015

    Atseden jardunaldia pasa berritan, sailkapenean hirugarren den Tellatuberrik, Tolosako Barrantol taldea jasoko du etxean. Hirugarren garaipenaren bila.

     

    TELLATUBERRI ZALDIBI - IRUDEK BARRANTOL

     

    Urriak 23, ostirala. 

    RESTI Pilotalekuan 21:45etan

     

  • 30
    IRAI
    2015

    Asteburu honetan hasiko du denboraldia Tellatuberrik. Igo berri den Iurre Taberna taldea izango du aurrean, etxean jokatuta, kantxa faktorea aprobetxatuz hiru puntu gehituz hastea izango du helburu.

     

    TELLATUBERRI ZALDIBI - IURRE TABERNA

     Urriak 3, larunbata

    17:00etan RESTI Pilotalekuan

    Areto futbol denboraldia martxan
  • 08
    MAI
    2015

    Denboraldi on baten ondoren, play-offak jokatzeko sailkatu da Tellatuberri Zaldibi taldea berriro ere.  Hamabost garaipen, hiru berdinketa eta sei porrot bildu ditu taldeak eta laugarren sailkatu da lehen sailkatutik hiru puntura.

    Ligako lehen sailkatua izan den Oiartzun K.E.-ren aurka izango dute finalerdia herriko mutilek, ea oraingoan finala jokatzeko txartela lortzerik duten. Zaldibitarren berotasuna beharko dute horretarako, zatoz animatzera!!

     

    Maiatzak 8, ostirala ,20:30tan. OIARTZUNGO Elorsoro Kiroldegian

    Play-offa ostiralean!
  • 29
    API
    2015

    VENTANAS ISU LEIHOAK - TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Liga erregularreko azken partida jokatuko du gaur Tellatuberrik, asteburuko zubia medio. Garaipena lortuz gero play-off postuetan amaituko luke, azken fase hori jokatzeko txartela lortuz. Garaipena lortzen ez badu ordea, beste taldeen emaitzek kanpoan utzi dezakete. Hiru puntuen bila beraz, denboraldiko helburua lortzea beraien eskuetan dute.

     

    Apirilak 29, asteazkena,  20:45-tan RESTi Pilotalekuan

    Hil ala biziko azken partida Restin!!
  • 25
    API
    2015

    Geratzen diren bi partidetatik, bat behintzat irabazi beharko du Tellatuberrik, play-offetan seguru sartu nahi badu. Bihar lehen aukera izango dute, lbigarren sailkatua den ligako talde indartsuenetako baten aurka. Lan ona egin dute zaldibitarrek azken partidetan eta hirugarren dira orain, ea denboraldia borobiltzerik duten.

     

    TELLATUBERRI ZALDIBI - ARETXABALETA K.E.

     

    Larunbata 25, 15:45etan, RESTI Pilotalekuan

  • 27
    MAR
    2015

    TELLATUBERRI ZALDIBI - THE NEST ZERBEZERIA-HIRUKIDE

     

    Liga amaierako txanpa garrantzitsua hasi da, Tolosako The Nest Zerbezeria-Hirukide talde indartsuak bisitatuko du ostiralean Restiko kantxa. Lau partida soilik falta diren honetan, ez dago puntuei ihes egiten uzterik.

     

    Ostirala 27, 20:45etan RESTI Pilotalekuan

  • 14
    MAR
    2015

    TELLATUBERRI ZALDIBI - BETI ONA K. E.

     

    Taularen behe partean dabilen Beti Ona taldea jasoko du bihar Tellatuberrik, Restiko kantxan. Play-offetarako aukerekin jarraitzeko hiru puntuen beharra dute zaldibitarrek. Talde guztiak dira konpetitiboak liga honetan, ea ba partida serioa egin eta garaipena lortzerik duten.

     

    Larunbata 14, 17:00etan RESTI Pilotalekuan

  • 27
    OTS
    2015

    TELLATUBERRI ZALDIBI - GAMON LETE ITZULPENAK

     

    Hirugarren partida aste beteren buruan, txanpa garrantzitsuan murgilduta da Tellatuberri eta gaur Oreretako Gamon taldea hartuko du etxean. Lau partida daramatzate zaldibitarrek galdu gabe, eta bi jarraian garaipena eskuratzen, ea gaur hirugarrena lortzen duten, urteroko helburuari segika play-off postuetan sendo mantentzeko.

     

    Otsailak 27, ostirala. 21:30etan RESTI Pilotalekuan

  • 25
    OTS
    2015

    TELLATUBERRI ZALDIBI - INTER KAFETERIA-EDER

     

    Partida benetan garrantzitsua du Tellatuberrik gaur iluntzean. Pasa den asteko grebaren ondorioz, aste egun buru zurian jokatzea tokatzen den arren, hiru puntu baino gehiago balio duen garaipenaren bila irtengo dira zaldibitarrak Restiko kantxara. Inter Kafeteria-Eder taldea izango da bisitari, puntu bat gehiagorekin, Tellatuberri baino postu bat gorago, laugarren dagoen taldea. Nahitaezkoa beraz garaipena, play-off postuetan murgiltzen hasteko.

     

    Otsailak 25, asteazkena. 19:30etan RESTI Pilotalekuan