• 09
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    2-3 amaitu zen zaldibitarren eta legorretarren arteko partida beroa. Tellatuberri markagailuan aurreratu arren, hiru puntuak legorretara joan ziren.

    Partidaren aurretik ere beroa zen giroa, festak ekidin eta partida astean zehar jokatzeko legorretarrek jarri zituzten arazoengatik. Azkenik herriko festekin batera hasi zen partida, eta festa girotik zetozen ikusleak eldu zirenean lehertu zen Resti pilotalekua. Burrunba ikaragarria kantxaren kanpoaldean, eta bi taldeak kontzentrazioa mantendu nahian baloia ukitzen.

    Zaldibitarren alde jarri zen partida Mikel Ganzarainek, buelta erdia eman eta bigarren zutoinean sarturiko golari esker. Gogotsu ospatu zen lehen gola kantxan eta are gogotsuago armaietan. Legorretarren erantzuna bereala iritsi zen ordea, piboteak baloia gorde, buelta erdia eta jaurtiketa baxu batekin, baloia sarera. 1-1 zegoen partida, eta frontoiko burrunbak hasierko intentsitatea izaten jarraitzen zuen. Legorretarrek indarra hartu zuten ordea, eta atezainak luze ateratako baloi bat buruz ondo ikutuz berriro ere zaldibitarren atea zulatu zuten, 1-2koarekin atsedenaldira helduz.

    Atsedenaldiaren ondoren, lasaiago irten ziren bi taldeak, parekatuagoak jokoan, baina minutuak pasa ahala partida ere berotzen joan zen. Eginiko faltak gero eta gehiago ziren, bi aldetan, eta bi taldeek bonusak osatu zituzten nahi baino lehenago. Bi jokalariren artean eginiko kontraeraso batean, 1-3koa sartua zuten Legorretarrek, baina zaldibitarrek gogor segitzen zuten. Honela epaileak seigarren falta adierazi zuen zaldibitarren alde, baina hauek ez zuten asmatu aurkariaren atea zulatzen doble penaltian. Beranduago bigarren aukera izan zuten, epaileak zazpigarren falta adierazita. Bigarrengoan bai, Eneko Aristi "Bixuk" azpi-azpitik indartsu jaurtiriko baloia zuzen sartu zen atean, zaldibitarren partiduari zentzua emanez, eta ikuslegoa berriro piztuz. Bi minutu besterik ez amaierarako, eta Tellatuberrik partidaren berdinketaren bila jo zuen behin eta berriz, arrakastarik gabe ordea. Azken jokaldian, legorretarrek doble penaltia izan zuten alde, markagailua itsuratzeko, baina zutoinean jo zuten, eta partida 2-3koarekin amaitu zen, jokalari batzuen arteko beroaldian.

    Bigarren porrota jarraian, gaizki hasi da zaldibitarren denboraldia, bigarren partida honetan gertu egon ziren puntuak, baina urrengoetan lortu beharko dira, denboraldia bide onetik eraman nahi bada.

    Hasierako bostekoa: Orkatz Gorrotxategi (atezaina), Ugaitz Garmendia, Iker Irastorza "Txiki", Josu Irazustabarrena, Mikel Ganzarain

    Gainontzekoak: Beñat Iruin, Hodei Irastorza, Iñaki Ganzarain, Julen Marijuan, Eneko Aristi "Bixu", Jon Ordozgoiti (entrenatzailea) eta Axier Murua (delegatua)

    Eskerrikasko, festak izanik, ikustera gerturatu zineten herritarrei. Datorren partida, Azpeitiko taldearen aurka izango da Azpeitian, festetan atseden artu ondoren. Izango duzue hemen, partida horren berri.

     

     

Sailkapena ikusteko banerra
2020, apirila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
45
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

TELLATUBERRI iragarkia

Boletina

ZaldibiaTB