• 22
    URR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Larunbatean Azpeitira egindako bisitatik, hiru puntuekin itzuli zen herriko taldea, o-4 irabazi ondoren.

    Partida nahiko berdinduta hasi zen, baloia zaldibitarrek mugitzen zuten gehienbat eta jokoan nagusi ziren, baina azpeitiarren defentsa onak eta beraien atezainaren lan bikainak huts eta hutsekoa mantendu zuen atsedenaldia iritsi bitartean.

    Indarrez beteta eta gola lortzeko asmoz irten zen Tellatuberri bigarren zatian, eta baita lehen minuturako aurkariaren atea zulatu ere, Josu Irazustabarrenari esker. Hala ere partidak tentsio puntuarekin jarraitu zuen, bigarren gol hori ez zelako iristen, beraien atezainak baloi guztiak geratzen zituelako eta partida erabaki gabe zegoelako.

    Azkenik zortzi minutu faltan, Josuk berak bigarren gola sartu zuen, zaldibitarrei lasaitasuna emanez. Markagailua ikusita, azpeitiarrek atezain-jokalaria atera zuten, karta guztiak mahai gainean jarriz, baina beraien joko kaskarrak eta zaldibitarren golek 0-4 galtzera kondenatu zituzten, lehenengo Mikel Ganzarain "Bixkik" eta ondoren Beñat Iruinek lorturiko golekin.

    Denboraldiko lehen puntuak izan dira hauek, oso beharrezkoak taldearen motibaziorako eta sailkapenean gora begira jartzeko. Aurtengoa ez da erraza izango ordea, datorren astean sailkapeneko liderra hartuko du Tellatuberrik etxean, soberan ezaguna duten Oiartzun taldea. Ea zaldibitarrak emaitza positibo bat lortzeko gai diren.

Sailkapena ikusteko banerra
2020, apirila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
45
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

TELLATUBERRI iragarkia

Boletina

ZaldibiaTB