• 13
    AZA
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Laugarren garaipena jarraian josi dute Ordozgoitiren mutilek.

    Azken jardunaldietako bide onari jarraipena eman nahian kantxaratu zen Tellatuberri Andoainen, Euskaldunaren aurka zerbait positiboa lortu asmotan.

    Gaizki hasi zen arratsaldea zaldibitarrentzat, korner batetik pasea atzera eman eta zutoinaren ondotik sartu zen jaurtiketa baten ondoren. Markagailuan atzetik ziren, baina talde honek motibazio bezala hartu ohi du galtzen joatea eta Eneko Aristi "Bixu"-ren bitartez, partida berdindu zuten, eta berriro ere garaipenari begira jarri 1-1-ekoarekin.. Andoaindarrek joko arriskutsurik egin gabe, berriro ere gola sartu zuten ordea, area kanpotik egindako jaurtiketa batez. Honen aurrean zaldibitarrek, berriz ere partida berdintzen jakin zuten, aurkari batek bere atera bultzaturiko baloi batekin. 2-2 ageri zen Andoaingo markagailuan.

    Partida berdinduta jarri zen beraz azken txanparako, bi taldeak falten bonusak beteta emozio handiko jokaldiak bizi izan ziren. Azken minutuan sartuta, lehenik andoaindarrek izan zuten doble penaltia sartu eta aurreratzeko aukera, baina "Peizio"-k geratu zuen. Ondoren aldiz zaldibitarrek izan zuten beren doble penalti jaurtiketa, "Bixuk" zutoinera bidaliz. Azken segunduetan erabaki zen partida, kontraeraso batean Beñat Iruinek 2-3-ko garaipenaren gola lortu zuen, eta hiru puntuak zaldibitarrentzat izan ziren, Euskalduna taldea esku hutsik utziz.

    Laugarren garaipena jarraian Tellatuberrirentzat, eta jadanik egon nahi duten postuetan dira zaldibiko mutilak, play-off-etarako borrokan.

Sailkapena ikusteko banerra
TELLATUBERRI iragarkia

Boletina

ZaldibiaTB