• 16
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    TELLATUBERRI ZALDIBI  4-3  S.D. EUSKALDUNA

    Euskaldunaren aurkako garaipen garrantzitsua Tellatuberri Zaldibirentzat
    Gipuzkoako 1. mailako sailkapena 11. jardunaldiaren ondoren

    Partidu landua aurrekoa larunbatean herriko taldeak, Andoaingo Euskalduna taldearen aurka irabaztea lortu zuena.

    Jokoan nagusi eta gol aukerak sortuz joan zen lehen zatia eta  15. minutu inguruan Mikel Ganzarainek sartu zuen golari esker aurrea hartzea lortu zuen. Euskaldunak susto txikiren bat eman bazuen ere, 10 metroko jaurtiketei esker lortu zuen atsedenaldira aurretik joatea, bota zituzten 2 jaurtiketak sartzea lortu baitzuten, lehen  jaurtiketa Zaldibiko atezainak Orkatz Gorrotxategik ia- ia gelditzea lortu zuen arren sareetan bukatu zuen.

    Bigarren zatiaren hasieran,sentsazio kontrajarriak edukita, hobeak izan eta markagailuan atzetik joatea posible nola ote zen sinetsi ezinik, sortutako gol aukerak, gol izateko asmo argiarekin zelairatu ziren jokalari zaldibitarrak. Hala Josu Irazustabarrena, Mikel Ganzarain eta Hodei Irastorzaren artean uztartutako jokaldi batean binako markagailuratu zuen azken honek. Baina berriro ere, gaizki markatutako alboko sake batean, Euskaldunak hirugarren gola sartzea lortu zuen.

    Orduan, taldeko entrenatzaileak, Jon Ordozgoitik eta delegatuak Iker Irastorza "Txikik" hutsartea eskatu zuten eta taldekide denen artean beharrezkoa izango zen taktika erabaki zuten. Defentsan ezin zen inolako hutsegiterik egin, sortzen ari ziren gol aukerak sartuta nahikoa izan zedin  partidua irabazteko.

    Hala, andoaindarrek area ixkinan egin zuten falta bat baliatuz Julen Marijuanek gola sartu zuen, hirunakoa markailura igoaraziz. Falta honekin Euskalduna taldea bonusean sartu zen, handik aurrera egindako falta denak 10 metroko jaurtiketak izango ziren zaldibitarren  alde, lehen zatian zaldibitarrei gertatu bezela, honek defentsarako ematen dituen zailtasunak kontuan izanik. Partidu bukaerarako 5 minutu inguru falta zirela Zaldibitarrek 10 metroko jaurtiketa izan zuten bere alde eta, Julen Marijuanek etzuen hutsegin 4 eta 3koa markagailuratzeko.

    Partidu bukaeran poza zen zaldibitarren artean Ataungo Auzoeta kiroldegiko aldageletan, halabeharrez han jokatu beharra izan zen eta partidua.Tellatuberri Zaldibiko partaide denen partez eskerrak, Atauna joan ziren jarraitzaile guztiei.

    Hasierako bostekoa: 1 Orkatz Gorrotxategi; 6 Joxean Ganzarain; 8 Josu Irazustabarrena, 11 Hodei Irastorza (1); 10 Iñaki Ganzarain. Gainerakoak: 2 Julen Marijuan (2), 3 Ugaitz Garmendia eta 9 Mikel Ganzarain (1).

    Datorren astean, zaldibitarrak Berara (Nafarroa) joan beharko dute, sailkapeneko 3. postuan  dagoen Gure Txokoa taldearen aurka jokatzera, irabazi ezkero gainera, igoerako play- offa jokatzeko postuetan sartzeko aukera paregabea izango du herriko taldeak.

    Sailkapena ikusteko banerra
    TELLATUBERRI iragarkia

    Boletina

    ZaldibiaTB