• 22
    ABE
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    TELLATUBERRI ZALDIBI 5 - 5 HIRUKIDE ESKOLAPIOAK

     

    Partida zaila pasa den larunbatean Restin jokatu behar izan zutena, bi taldeen aldetik. Sailkapeneko gertutasunak puntuak garesti egotea ekarri zuen, eta markagailuan gertutik jarraitu zioten elkarri bi taldeek atsedenaldirarte. Bigarren zatian, Tolosako taldea gailendu zen jokoan, eta 3-5 jartzera heldu. Etxekoek gogor erantzun zuten ordea, partida berdinduz eta garaipena bilatuz, baina puntu banaketan geratu zen dena. Bostgarren dira orain zaldibitarrak, gabonetako atsedenaren aurretik.