• 17
    URT
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    C.D. MONDRATE 5 - 1 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Liderraren kantxa bisitatzea tokatu zen ostiral gauean. Partida erabat hotz hasi zuten zaldibitarrek, eta arrasatearrek hasieratik erakutsi zuten, ez dutela asko behar arriskua sortzeko. 1-0ekoari ondo erantzun zion Tellatuberrik 1-1 berdinduz, baina hortik aurrera partidak ihes egin zien. Etxekoak oso eroso aritu ziren eta markagailua puztu zuten, hiru puntuekin geratzeko. Zazpigarren da orain Tellatuberri.