• 23
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    TELLATUBERRI ZALDIBI 1-2 GURE TXOKOA

    Espero ez zen porrota Tellatuberriko mutilentzat
    Gipuzkoako 1. mailako sailkapena 12. jardunaldiaren ondoren.

    Berez Beran jokatzeko zen partidua, eta azken orduan Zaldibian jokatu behar izan zena, ez zen espero bezala joan.  Ilusio handia zuten jarria zaldibitarrek partidu horretan, garipenaren xendan jarraitzeko, baina ezin izan zuten jarraian 4.garaipena lortu.

    Humedadeak  Berako Toki Ona kiroldegiko zorua, zutik egoteko ezin zela utzi zuen eta partidua askoz hobeto ez zegoen Zaldibiko Resti pilotalekuan jokatu behar izan zen.

    Aurreko astean aipatu bezela sailkapen taulan 3.postuan zegoen Gure Txokoaren aurkako partidua erreza ez zela izango jakin arren, ez zen inolaz ere espero, atzean horrenbeste sartuta itxarongo zuen talde baten aurka lehiatzea.

    Hirugarren minutuan baloi bat lapurtzera irtenda, defentsan zaldibitarrek egin zuten huts bati esker, area ertzean jokalari beratar bati, hankara etorritako baloi batean, ezkerkada bikain bati esker sareetan sartu eta aurreratu zen Gure Txokoa.

    Aukera bikainak sortuz segi zuten bi taldeek atsedenaldira bitartean, baina bi taldeek ez zuten markagailua mugitzea lortu. Atsedenalditik bueltan ordea Josu Irazustabarrenak jotako ezkerkada bati esker banakoa igo zuen markagailuara 32. minutuan. Ez zuen gehiegi iraun pozak zaldibitarren artean, 36. minutuan berriro ere zaldibitarren huts bati esker beratarrek berriro aurrea hartzea lortu baizuten. Zaldibitarrek aukera andana sortu arren ez zuten partidu amaiera bitarte beste golik sartzerik lortu eta partida Gure Txokoaren alde erori zen.

    Hasierako bostekoa: 1 Orkatz Gorrotxategi; 6 Joxean Ganzarain; 8 Josu Irazustabarrena (1),11 Hodei Irastorza; 10 Iñaki Ganzarain. Gainerakoak: 2 Julen Marijuan, 3 Ugaitz Garmendia,10 Mikel Ganzarain,12 Beñat Iruin eta 14 Alex Sukia.

    Aurreko asteko partidua taula hirugarrenaren aurka izan zela aipatu badugu, datorren astebukaerako partidua taulan lehen postuan doan Oiartzun K.E.ren aurka jokatuko du herriko taldeak. Partidua igandean goizeko 11tan jokatuko da Zaldibiko Resti pilotalekuan.

    Aurreko astebukaeran bezala hurrengoetan ere zuen animoak izango ditugulakoan, eskerrak aurrez aldetik eta iganderarte.