• 29
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    TELLATUBERRI ZALDIBI 3 - 2 OIARTZUN K.E.

    Liderraren aurkako garaipen ikaragarria Tellatuberrirentzat.
    Julen Marijuanen jaurtiketak sareetan amaitu zuen. Zaldibitarren 3. gola.

    Esan beharrik ez dago, lider baten aurka jokatzen diren partiduak, beste edozein postutan dagoen talde baten aurka baino motibazio gehiagorekin jokatzen direla. Horixe da Zaldibiako taldeak, lehen itzuliko partida askotan ez bezala egin zuena, motibatu, defendatu, korri egin eta konpetitiboak izan.

    Defentsako lan ikaragarri batekin, baloia lapurtu eta aurrera begira jokaldia osatuz, gol aukerak sortuz hasi zen partida zaldibitarrentzat. Aukera dexente sortzen ari zen etxeko taldea, eta lehen zatiaren erdialdera etxekoen alde pitatutako penalti bati esker aurreratu zen Zaldibiko taldea, Beñat Iruinek penaltia sareetara sartuz.

    Ez zuen gehiegi iraun ordea pozak zaldibitarren artean, berehala defentsan egindako bi hutsegiteri esker, Oiartzungo taldeak aurrea hartu baitzuen markagailuan. Zaldibitarrek ez zuten etsi eta segidan Mikel Ganzarainek areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker binakoa markagailuratu zuen. Honekin nahiko ez eta pare bat minutu beranduago Beñat Iruin eta Julen Marijuanek egindako jokaldi eder baten ondoren, azken honen gola iritsi zen jaurtiketa gurutzatu batean. 3 eta 2koarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

    Bigarren zatian markagailua ez zen mugitu, baina ez aukera faltagatik. Oiartzungo taldeak bukaera aldera, lider dela erakutsi nahirik partidaren bila joateko anbizioa erakutsi eta atezain-jokalariarekin jolasten hasi zen. Aukera dexente sortu arren batzuetan defentsak, bestetan zutoinak eta beste askotan Zaldibiko atezainak Iñigo Garmendia "Peiziok" egindako geldiketak medio zaldibitarrek hiru puntuak eskuratu zituzten.

    Hasierako bostekoa: 46 Iñigo Garmendia "Peizio", 6 Joxean Ganzarain, 8 Josu Irazustabarrena, 14 Alex Sukia, 9 Mikel Ganzarain (1).Gainerakoak: 2 Julen Marijuan (1), 3 Ugaitz Garmendia, 10 Iñaki Ganzarain, 11 Hodei Irastorza eta 12 Beñat Iruin (1)

    Datorren partidua, Larunbatean hilak 4 arratsaldeko 5etan izango da Zaldibiko Resti pilotalekuan, sailkapenean 2. postuan doan Azkoitiko Zurt Taberna taldearen aurka, joan zen ligako txapelduna. Beraz berriro ere partidu zirraragarri baten aurrean aurkituko gara. Han ikusiko garelakoan, larunbatera arte.
     

    Sailkapena ikusteko banerra
    TELLATUBERRI iragarkia

    Boletina

    ZaldibiaTB