• 03
    MAI
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    2017-2018 denboraldiari bi partida geratzen zazkion honetan, Tellatuberri Zaldibik, larunbatean jokatuko du etxeko azken partida. (17:00tan RESTI Frontoian) Hurrengo denboraldian ez da talderik izango, urte askoan Restin babes hartu duen Zaldibiako Areto Futbol Taldeari amaiera emanez.

    Areto futbolaren azken hatsa
    RESTI Frontoiak partida onak eman ditu 20 urteko ibilbidean

    90. hamarkada erdi aldean zela jaio zen Zaldibiako Areto Futbol Taldea. Nesken talde indartsuarekin hasieran, eta mutilen bi talde gehiagorekin (senior eta jubenil) ondoren, 1998-1999 denboraldian.

    20 urtetik gorako ibilbidean, herritar asko pasa dira talde hauetatik, neska zein mutil, eta kirol arloko lorpenei garrantzirik kendu gabe, talde giro onean, Zaldibiaren izena Gipuzkoan barna eraman izanaren harrotasuna hor geratuko da. Azken urteotan, Tellatuberri Zaldibi, talde bakarra izan den arren, urte oparoagoak ere izan dira, Resti frontoiak talde asko jaso ditu, eta baita partida gogoangarriak eman ere, beti gogotsu gerturatu den ikusle ororentzat.

    Gaur egungo jokalarien konpromisoak urte askotan iraun du, beteranoak eta gazteak uztartuz,  baina aurtengo denboraldi grisaren ondoren, belaunaldi honen amaiera iritsi dela dirudi. Larunbatekoa izango da beraz Tellatuberriren etxeko azken partida. (17:00etan Restin, Tolosako Iurre Taberna taldearen aurka) Momentuz hor amaituko da Zaldibiako areto futbolaren ibilbide luzea, egunen batean jarraipena izango duen itsaropena bizirik mantenduz.

    Animatu, eta zatoz azken garaipena ikustera!!

Sailkapena ikusteko banerra
TELLATUBERRI iragarkia

Boletina

ZaldibiaTB