• 29
    OTS
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    5-1eko garaipen lasaia lortu zuen Tellatuberri Zaldibik Bar Ignacio Hondarribiaren aurka.

    Hondarribiko taldea artu zuen etxean Tellatuberri Zaldibiko areto futbol taldeak. Hasieran partidu berdindua izan zen arren, Restiko giro beroak lagunduta golak iristen joan ziren, eta herriko taldeak 5-1 eko garaipen lasai batekin lortu zituen jardunaldi honetako hiru puntuak.

    Hiru puntu garrantzitsuak, play-off postuetan tinko jarraitzeko beharrezkoak, eta denboraldiaren azken txanpa honi indarrez ekiteko ondo etorriko direnak. Dozena bat partidu falta dira oraindik, eta Ordozgoitiren mutilek borrokan jarraituko dute postu on baten bila. Etxean tinko jarraitzea eta kanpoko partiduetan puntu gutxi galtzea izango da aurrean ibiltzeko sekretua.