• 06
    MAR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Beste garaipen bat lortu zuen Tellatuberri Zaldibi taldeak Azpeitikoak taldearen aurka, 1-3 oraingoan etxetik kanpo.

    Azpeitian jokatu zuen larunbatean Zaldibiko areto futbol taldeak. Hiru puntuak etxera ekartzeko asmoz joan ziren, batez ere sailkapenenan aurkaria non dagoen ikusita. Ala ere, gehiegi konfiatu gabe hastea erabaki zuten Ordozgoitiren mutilek.

    Lehen zatian atzean itxaron zuten azpeitiarrek, eta zaldibitarrek 0-1ekoa sartu arren, azpeitiarrek segituan berdindu zuten neurketa, kontraeraso batean. Beste gol baten ondoren lehen zatia 1-2koarekin amaitu zen zaldibitarren alde.

    Bigarren zatia migituagoa izan zen arren, zaldibitarrek eusten jakin zuten eta baita 1-3koa sartzen ere, epaileak partidari amaiera eman zion arte, lasaiago ibili zirelarik.

    Garaipen honekin, sendo jarraitzen dute play-off postuetan, beste emaitzekin geroz eta estuago jartzen ari den sailkapeneko goiko partean.

    Ilusioak bizirik dirau beraz, datorren astean etxean artuko dute Allerru Jaizkibel Lezoko taldea.