• 21
    MAR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Aurkari zuzenetako baten aurka, partida berdindu eta puntuak banatzea lortu zuen herriko taldeak.

    Partidu garrantzitsu bezain astuna pasa den larunbatean Hernanin jokaturikoa. Sailkapenekoa hirugarrena eta laugarrena urrenez urren, Tellatuberri Zaldibi taldea eta Horbel Taberna elkarren aurka, biak puntuetan berdinduta eta goraka pausoa emateko gogoz kantxaratu ziren.

    Hernaniarrak atzean sartuz, partida lasaitasunez hartu zuten, baina baita 2-0 irabazten jarri ere, sortu zituzten aukera urriak aprobetxatuz. Zaldibitarrek ordea aurrera egin eta bigarren zati amaieran, 2-1-ekoa lortu zuten areaz kanpoko jaurtiketa batean, eta 2-2koa partida amaitzeko 4 minutu faltan, Josuren jaurtiketa gogor batekin.

    Partiduak minutu beroak izan zituen amaiera partean, baina Zaldibitarrek puntu horri eusten jakin zuten, amaieran jokalari bat gutxiagorekin defendatu behar izan zuten arren.

    Hotzean pentsatuta, emaitza positiboa, eta play-off postuetan borrokan jarraitzeko nahikoa oraingoz.

     

    Sailkapena ikusteko banerra
    TELLATUBERRI iragarkia

    Boletina

    ZaldibiaTB