• 26
    MAR
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Ligako azken sailkatuaren aurka garaipen erosoa lortu du herriko taldeak.

    Aspaldiko partez deialdian Aitor Garmendia "Makuto"-rekin eta Eneko Aristi "Bixu" atezain modura,  ekin zioten partiduari herriko mutilek Billabonako Egintza taldearen aurka. Ligako sailkapenean azken postuan kokatutako aurkaria izan arren, sailkapenean gorago dauden talderen batek baino itxura hobea eta dexentez lan gehiago eman zien herriko mutilei.

    Partidua hasi eta gutxira Egintzak gol bat egitea lortu zuen, erdi lotan atera zen Tellatuberriri . Gol honek etxeko taldea esnatzea ekarri zuen eta berehala berdinketaren gola igo zuen markagailura. Atsedenaldira joan aurretik bigarren gol bat ere sartu zuen herriko taldeak eta atsedenaldira aurretik iritsi zen Tellatuberri.

    Atsedenalditik bueltan, taldea erabat "entxufatuta" atera zen eta bigarren zatian defentsako lan egoki bat eginez, sortutako aukerak aprobetxatzea lortu zuen eta partidu amaieran 5 - 2-ko emaitzarekin bukatu zen partidua.

    Partiduko goleatzaileak Mikel eta Iñaki Ganzarain bakoitza bi golekin eta Julen Marijuan izan ziren.

    Hasierako bostekoa: 15 Bixu Aristi; 2 Julen Marijuan (1); 8 Josu Irazustabarrena, 10 Iñaki Ganzarain (2); 9 Mikel Ganzarain(2) Gainerakoak: 4 Aitor Garmendia "Makuto", 12 Beñat Iruin eta 14 Alex Sukia

    Datorren astebukaeran Tellatuberri Zaldibik Eibarren jokatuko du Concepto Createch taldeareb aurka, play-offetarako aurkari zuzena izango dena, partidu interesgarria oso. Hango berri datorren astean izango duzue.

Sailkapena ikusteko banerra
TELLATUBERRI iragarkia

Boletina

ZaldibiaTB