• 04
    API
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Bederatzi jardunaldi galdu gabe egon ondoren, zortzi garaipen eta berdinketa bat,  hamargarren partiduan iritsi da porrota. (4-2)

    Igande goizean jokatu zen partidua Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, porrot honekin igoerako play-off-ei begira aurkari zuzena bihurtu den Concepto Createch taldearen aurka.

    Hasiera hasieratik antzematen zen partidu geldoa izango zela, etxeko taldeak,  zaldibitarren jokoa ondo ezagutzen duenaren seinale, atzealdean replegatuta jarri zen lehen minututik, zaldibitarrek pibotearekin  duten joko taktika ezeztatu eta kontraerasoan min emateko asmo garbiarekin. Horrela joan zen partidua, motzean ateratako korner batean Beñat Iruinek baloia Conceptokoen sareetan sartzea lortu zuen arte. Momentu hortatik aurrera taktika aldatu egin zen,  zaldibitarrak defentsan jarri ziren eta Conceptokoak erasoan. Zaldibitarrak ez zituzten kontraerasoan lortutako aukerak gauzatu eta azken bi minututan Conceptokoek bi gol sartu zituzten eta aurretik joan ziren atsedenaldira 2-1.

    Bigarren zatiaren hasiera polemiko samarra suertatu zen. Hasi eta gutxira Conceptokoek gol bat sartzea lortu zuten, baina epaileak ez zuen horrela ikusi eta ez zuen markagailura igoarazi. Momentu hortatik aurrera arbitraia aldatu egin zen zaldibitarren kalterako eta  zazpi-zortzi minutuan bost falta kontran pitatuta hamar metrotako jaurtiketaren bonusean jarri zen herriko taldea, Conceptokoei eman ez zien golaren ordainak konpentsatuz. Hala eta guztiz zaldibitarrek 2-2-koa igo zuten markagailura Eneko Aristi Bixuren bidez. Ez zuen hala ere askorik iraun pozak herritarrengan, minutu bat geroago sei garren falta pitatu eta hamar metrotako jaurtiketa baten bitartez, Orkatz Gorrotxategik gutxigatik gelditu ez bazuen ere, Conceptokoek 3-2-koa igo zuten markagailura. Azken minutuan kontraeraso batean laugarren gola sartu zuten debabarrena bailarakoek eta hala bukatu zen partidua.


    Hasierako bostekoa: 1 Orkatz Gorrotxategi; 6 Joxean Ganzarain; 7 Bixu Aristi (1),  8 Josu Irazustabarrena;9 Mikel Ganzarain  Gainerakoak: 2 Julen Marijuan,  10 Inaki Ganzarain eta12 Beñat Iruin (1); entrenatzailea: Jon Ordozgoiti. Delegatua: Iker Irastorza “Txiki”.

    Liga bukatzeko lau partidu besterik geratzen ez diren hontan, eta porrot hau atzera pauso bat izan dela kontutan  hartuz, ezinbestekoa izango da lau partiduak irabaztea, igoera play-offetan egoteko helburua bete nahi bada.

    Baina joan gaitezen pausoz pauso eta partiduz partidu, hurrengoa etxean ,Zaldibiko Restin izango da apirilren 21ean eta denboraldi hontan Zaldibin jokatuko den azkena izango da. Gusto badezue ordurarte.

    Sailkapena ikusteko banerra
    TELLATUBERRI iragarkia

    Boletina

    ZaldibiaTB