• 14
    MAI
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Joan den larunbateko partiduak, datorren asteko partidu erabakiorrari begira neurria hartzeko balio izan zuen, bertan jokatuko baitu Tellatuberrik ligako finalerdia.

    3-0eko emaitzak partiduak kolorerik izan ez zuela pentsatzeko motiboak sortu ditzakeen arren, bi taldeen partetik egoki jokatutako partidua izan zen. Defentsa estua eta gol aukera dexente sortuz. Herriko mutilak helburu jakin batekin atera ziren Elorsoro kiroldegiko kantxara, partidu serioa egitea defentsan, taldekidei  laguntzak emanez, sortutako gol aukerak sartu, ahal bazen behintzat eta sentsazio onekin bukatzea play-offei begira.

    Bi taldeek begirada hurrengo asteko play-off kanporaketan zuten jarria, eta biek elkarren aurka jokatu nahi zutela zirudien. Oiartzuarrek gol bakoitza azkena balitz bezala ospatzen zuten eta herriko mutilek ez zuten pena handiegirik hartzen jasotako gol bakoitzagatik, nahiago baitute Oiartzunen jokatzea kanporaketa, Beran baino.

    Honela, partida gehiena 1-0ekoari eusten pasa ondoren, azken bost minutuetan beste bi gol jaso eta 3-0 amaitu zen, liga erregularreko azken partida.

    Hasierako bostekoa: 1 Orkatz Gorrotxategi; 6 Joxean Ganzarain ;  8 Josu Irazustabarrena,  9 Mikel Ganzarain eta 10 Iñaki Ganzarain  Gainerakoak: 2 Julen Marijuan eta 12 Beñat Iruin; Entrenatzailea: Jon Ordozgoiti. Delegatua: Iker Irastorza “Txiki”.

    Goiko lerroetan aipatu bezela, Tellatuberrirentzat play-off-etako aurkaria Oiartzun izango da, partidua larunbatean  jokatuko da Elorsoro kiroldegian arratsaldeko 18.30tan. Aldez aurretik, partiduak itxura ederra dauka, ligan jokatutako bi partiduak oso disputatuak izan baitira (3-2 eta 3-0). Finalerako txartelaz gain Euskal Ligara edo Liga Vascarako txartela dago jokoan, finalera heldu eta irabaziz gero, txapeldun geratu ezkero alegia, herriko taldea sekula egon den mailarik altuenera igoko litzateke.

    Gustu baduzue Oiartzunen ikusiko dugu elkar eta bestela datorren astean web gune honetan  izango duzue berri gehiago.