• 21
    MAR
    2017

    JAIXKI AFT 4-5 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Garaipen ederra, ligako talde beterano eta gogor baten kontra ostiralean lorturikoa. Lezoko kantxan puntuak garesti saldu izan dira beti zaldibitarrentzat, eta aurten ez da ezberdina izan. Partida berdindu eta lehiatua jokatu ondoren 4-4ko berdinketan amaitzear zen partida, baina azken segunduetan lorturiko urrezko gol batek eman zizkion hiru puntuak Tellatuberriri. Lau jardunaldiren faltan play-offetan dira beraz. Ea hor eusteko gai diren, animo mutilak!!

    Urrezko gola, urrezko garaipena
  • 13
    MAR
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 7-3 S.D. EUSKALDUNA

     

    Partida erosoa, pasa den ostiralean Restin jokaturikoa. Hasiera parekatua joan zen, baina partidak erritmoa hartu ahala, etxekoek erreztasunez zulatu zuten Andoaindarren atea eta markagailua 6-1 egotera ere iritsi zen. Bisitariek bi gol gehiago egin zituzten ondoren markagailua itxuratzeko, baina Tellatuberrik ondo eutsi zion, eta partida lasaituz garaipen erosoa erdietsi zuen play-off-etako borrokan jarraitzeko. Bostgarren dira orain, bigarren sailkatutik puntu bakarrera.

    Gol festa Restin
    Ostiraleko partidako irudi bat
  • 07
    MAR
    2017

    IURRE TABERNA 3-2 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Ondo borrokatu arren, esku hutsik itzuli zen Tellatuberri, larunbatean Tolosan jokaturiko partidatik. Jokalari kopuruz  justu samar kantxaratu ziren zaldibitarrak, eta lesioekin eta txartelekin taldea motz geratu zen tolosarrei eusteko. Azken txanpa garrantzitsuan iritsi da porrot hau eta bostgarren postura erori dira orain Ordozgoitirenak. Ez dago besoak jeisterik, hurrengo partida ostiralean Restin.

  • 27
    OTS
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 5 - 2 EGARRI TABERNA

     

    Taulako bigarren sailkatua izan zuen aurrean Tellatuberrik pasa den larunbatean, Restiko kantxan. Partida berdindu batean, Billabonakoak aurretik jarri ziren, markagailua 0-2 jarriz. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman, partida berdindu, arbeleko jokaldi borobila gauzatuz 3-2 aurretik jarri eta amaierako 5-2arekin hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Sailkapeneko hirugarren postura igo dira orain, bigarren postutik puntu bakarrera. Aupa Tellatuberri!!

    Ondo kostatako garaipen gozoa
    Larunbateko argazkia
  • 20
    OTS
    2017

    THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE 4-4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Aurkari zuzenen arteko partida ostiral iluntzean Tolosan jokaturikoa. Etxekoak irabazten hasi ziren, baina  zaldibitarrek ondo erantzun zuten, berdindu eta 2-4 aurretik jarriz. Partida amaieran atezain-jokalaria atera zuten etxekoek eta azken minutuetan berdinketa lortu zuten, garaipena ere gertu izanik. Puntu banaketa beraz, Tellatuberri bostgarren da orain, dena oso estu dagoen sailkapenenan.

  • 13
    OTS
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 4- 2 INTER EDER KAFETEGIA

     

    Izan zuen txakalaldia atzean utzi eta lau garaipen bildu ditu Tellatuberrik azken jardunaldietan. Pasa den ostiralean, Restin, Intxaurrondoko talde gaztea jaso zuen. Teknikoki joko honeko jokalariak izan zituzten aurrean, baina partida serio bat jokatuz hiru puntuak etxean geratu ziren. Laugarren dira berriz ere, play-offak jokatzeko postuan, eta bigarren sailkatuarengandik bi puntura. Bikain!

  • 07
    OTS
    2017

    Goierri Telebistak larunbateko partidaren laburpen bikaina egin du, hemen duzue.

  • 06
    OTS
    2017

    BILKOIN LEGORRETA EREDU 3 - 4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Partida bizia, larunbat arratsaldean Legorretako Harripilan jokaturikoa. Zaldibitarrak hasiera hasieratik markagailuan aurretik jarri ziren eta etxekoek gertutik jarraitu zieten arren partida ondo administratu zuten. Bigarren zati erdian atezain-jokalariz kantxaratu zen Bilkoin, eta ondo estutu zuten Tellatuberri, berdinketatik oso gertu egonez. Azkenean hiru puntuak Zaldibira etorri ziren, sailkapenean bostgarren postura igoz.

    Goierritarren derbia zaldibitarrentzat
    Mikel erasoan, larunbateko partidan.
  • 30
    URT
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 4 - 2 VENTANAS ISU LEIHOAK

     

    Ondo ezaguntzen diren bi talde aurrez aurre izan ziren larunbatean Restin. Sailkapenean elkar pasatzea zegoen jokoan, eta goiko postuetatik ez urruntzea noski. Lasartearrak ez ziren denborapasa etorri, partida berdindua joan zen, lehen zatian etxekoek aukera asko desaprobetxatu ondoren, bigarren zatian partida tenperaturaz igo zen. Joko horretan Tellatuberrik bere armak erakutsi zituen, eta 4-2ko estu batekin hiru puntuak eskuratu. Bostgarren dira orain Ordozgoitiren mutilak, bigarren sailkatutik hiru puntutara.

    Hiru puntu baino gehiago
    Partidaren ostean, hirugarren zatiaz elkarrekin gozatu zuten bi taldeek, ondo moldatzen direnaren seinale.
  • 23
    URT
    2017

    POWER RANGERS K.E. 2 - 4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Sailkapeneko goikoengandik ez urruntzeko asmoz, garaipen baten bila jo zuen Tellatuberrik igande goizean Oiartzuna. Lehen segunduetan markagailuan aurretik jarri ziren, eta partida erosoa jokatu zuten zaldibitarrek. Azken txanpan, etxekoak gol bakarrera gerturatu ziren, baina lasaitasunaren gola sartu eta hiru puntuak poltsikoratzen jakin zuten. Zazpigarren dira orain, baina bigarren sailkatua hiru puntutara izanik, bizirik dira oraindik.