• 18
    URT
    2012
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Areto Futbol Taldea

    Tellatuberri Zaldibi
    Tellatuberri Zaldibi 2011

    1995.urtetik aurrera, Areto Futboleko Federazioak antolatzen dituen Gipuzkoako txapelketetan hartu dute parte Zaldibiako areto futbol taldeek.

    Federatu maila honetan lehiatzen hasi zen lehenengo taldea herriko neskekin osatutakoa izan zen. Geroztik hainbat mailatan neska eta mutil talde federatu gehiago sortu dira.

    Baina gaur egun, Gipuzkoako 1 mailan, gorenean, parte hartzen duen mutilen taldea dugu, herriko Tellatuberri empresak babesturik.

    Partiduetara jende ugari inguratzen da, eta giro bero eta intentsoaz, momentu onak pasatzeko aukera izaten dute herritarrek.

    Azken urteotan sailkapeneko goiko postuetan dabiltza, eta lehen lau sailkatuetan sartu eta igoera faseko play-off-ak jokatzea dute helburu Zaldibiko mutilek.

    HARREMANA