• 07
    MAR
    2017

    IURRE TABERNA 3-2 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Ondo borrokatu arren, esku hutsik itzuli zen Tellatuberri, larunbatean Tolosan jokaturiko partidatik. Jokalari kopuruz  justu samar kantxaratu ziren zaldibitarrak, eta lesioekin eta txartelekin taldea motz geratu zen tolosarrei eusteko. Azken txanpa garrantzitsuan iritsi da porrot hau eta bostgarren postura erori dira orain Ordozgoitirenak. Ez dago besoak jeisterik, hurrengo partida ostiralean Restin.

  • 27
    OTS
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 5 - 2 EGARRI TABERNA

     

    Taulako bigarren sailkatua izan zuen aurrean Tellatuberrik pasa den larunbatean, Restiko kantxan. Partida berdindu batean, Billabonakoak aurretik jarri ziren, markagailua 0-2 jarriz. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman, partida berdindu, arbeleko jokaldi borobila gauzatuz 3-2 aurretik jarri eta amaierako 5-2arekin hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Sailkapeneko hirugarren postura igo dira orain, bigarren postutik puntu bakarrera. Aupa Tellatuberri!!

    Ondo kostatako garaipen gozoa
    Larunbateko argazkia
  • 25
    OTS
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI - EGARRI TABERNA

     

    Bigarren sailkatuak Resti bisitatuko du jardunaldi honetan. Partida zail bezain garrantzitsua.

     

    Larunbata 25, 17:00tan Resti Pilotalekuan

  • 20
    OTS
    2017

    THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE 4-4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Aurkari zuzenen arteko partida ostiral iluntzean Tolosan jokaturikoa. Etxekoak irabazten hasi ziren, baina  zaldibitarrek ondo erantzun zuten, berdindu eta 2-4 aurretik jarriz. Partida amaieran atezain-jokalaria atera zuten etxekoek eta azken minutuetan berdinketa lortu zuten, garaipena ere gertu izanik. Puntu banaketa beraz, Tellatuberri bostgarren da orain, dena oso estu dagoen sailkapenenan.

  • 13
    OTS
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 4- 2 INTER EDER KAFETEGIA

     

    Izan zuen txakalaldia atzean utzi eta lau garaipen bildu ditu Tellatuberrik azken jardunaldietan. Pasa den ostiralean, Restin, Intxaurrondoko talde gaztea jaso zuen. Teknikoki joko honeko jokalariak izan zituzten aurrean, baina partida serio bat jokatuz hiru puntuak etxean geratu ziren. Laugarren dira berriz ere, play-offak jokatzeko postuan, eta bigarren sailkatuarengandik bi puntura. Bikain!

  • 07
    OTS
    2017

    Goierri Telebistak larunbateko partidaren laburpen bikaina egin du, hemen duzue.

  • 06
    OTS
    2017

    BILKOIN LEGORRETA EREDU 3 - 4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Partida bizia, larunbat arratsaldean Legorretako Harripilan jokaturikoa. Zaldibitarrak hasiera hasieratik markagailuan aurretik jarri ziren eta etxekoek gertutik jarraitu zieten arren partida ondo administratu zuten. Bigarren zati erdian atezain-jokalariz kantxaratu zen Bilkoin, eta ondo estutu zuten Tellatuberri, berdinketatik oso gertu egonez. Azkenean hiru puntuak Zaldibira etorri ziren, sailkapenean bostgarren postura igoz.

    Goierritarren derbia zaldibitarrentzat
    Mikel erasoan, larunbateko partidan.
  • 04
    OTS
    2017

    Goierritarren derbia jokatuko da asteburu honetan, zatoz animatzera!!

     

    BILKOIN LEGORRETA - TELLATUBERRI ZALDIBI

    Otsailak 4, larunbata

    16:00etan Legorretako Harripilan

    Areto futbol partida
  • 30
    URT
    2017

    TELLATUBERRI ZALDIBI 4 - 2 VENTANAS ISU LEIHOAK

     

    Ondo ezaguntzen diren bi talde aurrez aurre izan ziren larunbatean Restin. Sailkapenean elkar pasatzea zegoen jokoan, eta goiko postuetatik ez urruntzea noski. Lasartearrak ez ziren denborapasa etorri, partida berdindua joan zen, lehen zatian etxekoek aukera asko desaprobetxatu ondoren, bigarren zatian partida tenperaturaz igo zen. Joko horretan Tellatuberrik bere armak erakutsi zituen, eta 4-2ko estu batekin hiru puntuak eskuratu. Bostgarren dira orain Ordozgoitiren mutilak, bigarren sailkatutik hiru puntutara.

    Hiru puntu baino gehiago
    Partidaren ostean, hirugarren zatiaz elkarrekin gozatu zuten bi taldeek, ondo moldatzen direnaren seinale.
  • 23
    URT
    2017

    POWER RANGERS K.E. 2 - 4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Sailkapeneko goikoengandik ez urruntzeko asmoz, garaipen baten bila jo zuen Tellatuberrik igande goizean Oiartzuna. Lehen segunduetan markagailuan aurretik jarri ziren, eta partida erosoa jokatu zuten zaldibitarrek. Azken txanpan, etxekoak gol bakarrera gerturatu ziren, baina lasaitasunaren gola sartu eta hiru puntuak poltsikoratzen jakin zuten. Zazpigarren dira orain, baina bigarren sailkatua hiru puntutara izanik, bizirik dira oraindik.