• 17
    URT
    2017

    C.D. MONDRATE 5 - 1 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Liderraren kantxa bisitatzea tokatu zen ostiral gauean. Partida erabat hotz hasi zuten zaldibitarrek, eta arrasatearrek hasieratik erakutsi zuten, ez dutela asko behar arriskua sortzeko. 1-0ekoari ondo erantzun zion Tellatuberrik 1-1 berdinduz, baina hortik aurrera partidak ihes egin zien. Etxekoak oso eroso aritu ziren eta markagailua puztu zuten, hiru puntuekin geratzeko. Zazpigarren da orain Tellatuberri.

  • 30
    ABE
    2016

    Sei garaipen, lau berdinketa eta porrot bakarra bildu dute Ordozgoitiren mutilek. Bostgarren dira Gipuzkoako lehen mailako sailkapenean, play-offak jokatzeko urteroko borrokan.

    Ondo amaitu du urtea Tellatuberrik
  • 22
    ABE
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 5 - 5 HIRUKIDE ESKOLAPIOAK

     

    Partida zaila pasa den larunbatean Restin jokatu behar izan zutena, bi taldeen aldetik. Sailkapeneko gertutasunak puntuak garesti egotea ekarri zuen, eta markagailuan gertutik jarraitu zioten elkarri bi taldeek atsedenaldirarte. Bigarren zatian, Tolosako taldea gailendu zen jokoan, eta 3-5 jartzera heldu. Etxekoek gogor erantzun zuten ordea, partida berdinduz eta garaipena bilatuz, baina puntu banaketan geratu zen dena. Bostgarren dira orain zaldibitarrak, gabonetako atsedenaren aurretik.

  • 17
    ABE
    2016
    TELLATUBERRI ZALDIBI - HIRUKIDE ESKOLAPIOAK Gaur larunbata 17, 18:00tan Resti Pilotalekuan
  • 06
    ABE
    2016

    LAUBURU ALDAZ KLINIKA 0 - 1 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Garaipen benetan baliotsua etxetik kanpo lorturikoa. Puntuetan berdinduta hasi zuten partida bi taldeek, zaldibitarrek markagailuan aurreratzen jakin zuten, eta joko defentsiboa plazaratuz amaierara iristea lortu. Hiru puntu garrantzitsu Ibarrako kantxa zailean eta berriro ere aurreko postuetara lotu da, asteburu honetako geldialdiaren aurretik.

  • 01
    ABE
    2016

    CECILIA FRUTA DENDA 3 - 2 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Jardunaldi batzuk jarraian puntuatuz ibili ondoren, iritsi da porrota berriz ere. Igande goizean Lasartera egindako bisitak erosoa zirudien, markagailuan bi aldiz aurretik jarri ziren zaldibitarrak, baina etxekoek buelta eman eta garaipena eraman zuten. Bostgarren postura erori da orain Tellatuberri, borrokatzen segi behar.

  • 21
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 6-4 JAIXKI AFT

     

    Etxeko taldea, beharrezkoa zuen garaipenaren bila atera zen, baina bi taldeek kantxan erakutsi zuten intentsitate faltak partida moteldu eta hoztu zuen hasiera hasieratik. Zaldibitarren golak nahiko errez etorri ziren eta markagailua puztutzea lortu zuten. Amaieran lezokoek estutu zuten arren, aldea berriro handitu eta hiru puntuak Tellatuberrirentzat izan ziren. Hirugarren dira orain sailkapenean.

  • 19
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI - JAIXKI AFT

     

    Lezoko taldeak bisitatuko du Resti, bihar arratsaldean. Azken berdinketak atzean utzi eta hiru puntuen bila kantxaratu beharko da Tellatuberri.

     

    Azaroak 19, larunbata

    17:00etan RESTI Pilotalekuan

  • 15
    AZA
    2016

    EUSKALDUNA ANDOAINDARRA 1-1 TELLATUBERI ZALDIBI

     

    Partida apala larunbatekoa, Andoaina eginiko bisitatik puntu bat bakarrik ekarri ahal izan zuten zaldibitarrek. Sailkapeneko goiko postuetan dagoen lehiakortasuna ikusita, hirunaka gehitzen hasi beharko da. Laugarren dira hala ere.

  • 07
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 2-2 IURRE TABERNA-TOLARGI

     

    Hasieratik alde jarri zen dena etxekoentzat, aurretik jarri eta partida ondo kontrolatu zuten. Partida osoan aurretik joan ziren Ordozgoitirenak, baina amaieran estutu zuten ibarrakoek eta atezain-jokalariz partida berdindu, puntu banaketarekin amaitzeko.