• 21
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 6-4 JAIXKI AFT

     

    Etxeko taldea, beharrezkoa zuen garaipenaren bila atera zen, baina bi taldeek kantxan erakutsi zuten intentsitate faltak partida moteldu eta hoztu zuen hasiera hasieratik. Zaldibitarren golak nahiko errez etorri ziren eta markagailua puztutzea lortu zuten. Amaieran lezokoek estutu zuten arren, aldea berriro handitu eta hiru puntuak Tellatuberrirentzat izan ziren. Hirugarren dira orain sailkapenean.

  • 19
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI - JAIXKI AFT

     

    Lezoko taldeak bisitatuko du Resti, bihar arratsaldean. Azken berdinketak atzean utzi eta hiru puntuen bila kantxaratu beharko da Tellatuberri.

     

    Azaroak 19, larunbata

    17:00etan RESTI Pilotalekuan

  • 15
    AZA
    2016

    EUSKALDUNA ANDOAINDARRA 1-1 TELLATUBERI ZALDIBI

     

    Partida apala larunbatekoa, Andoaina eginiko bisitatik puntu bat bakarrik ekarri ahal izan zuten zaldibitarrek. Sailkapeneko goiko postuetan dagoen lehiakortasuna ikusita, hirunaka gehitzen hasi beharko da. Laugarren dira hala ere.

  • 07
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 2-2 IURRE TABERNA-TOLARGI

     

    Hasieratik alde jarri zen dena etxekoentzat, aurretik jarri eta partida ondo kontrolatu zuten. Partida osoan aurretik joan ziren Ordozgoitirenak, baina amaieran estutu zuten ibarrakoek eta atezain-jokalariz partida berdindu, puntu banaketarekin amaitzeko.

  • 03
    AZA
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI - IURRE TABERNA-TOLARGI

     

    Ibarrako taldea izango da bisitari Restin. Etxekoek sailkapeneko aurreko postuetan jarraitzeko puntuen bila jo beharko dute.

     

    Azaroak 4, ostirala.

    21:00tan RESTI Pilotalekuan

  • 30
    URR
    2016

    EGARRI TABERNA 4-1 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Billabonako taldea hasieratik sartu zen partidan, markagailuan aurretik jarri eta partida kontrolpean izanik hiru puntuak eskuratzea lortu zuen, Tellatuberrik bere aukera urriak aprobetxatu ez zituen bitartean. Hirugarren postura erori dira orain zaldibitarrak, borrokan segi behar.

  • 24
    URR
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 4-3 THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE

     

    Markagailuan aurretik jarri eta eroso hasi zen partida, baina zailtzen joan zen minutuak pasa ahala. Tolosarrek bigarren zatian aldea gutxitu zuten eta amaieran berdinketaren bila estutu atezain-jokalariz. Etxekoen defentsa onak saria izan zuen ordea, hiru puntu baliotsuak etxean geratu ziren, bostgarren jardunaldiaren ondoren lider jarraitzeko!!

     

  • 21
    URR
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI - THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE

     

    Gaur jokatuko dute Ordozgoitiren mutilek denboraldiko bostgarren partida, Tolosako talde indartsuaren aurka. Partida lehiatua eta intentsoa espero da.

     

    Ostirala, Urriak 21

    RESTI Pilotalekua, 22:15ean

  • 20
    URR
    2016

    INTER EDER KAFETEGIA 3-4 TELLATUBERRI ZALDIBI

     

    Garaipen ederra lortu zuen Tellatuberrik pasa den igandean, Intxaurrondoko kantxa zailean. Atsedenaldira 3-1 galtzen joan ondoren, markagailua irauli eta hiru puntuak eskuratzea lortu zuten. Liga hasiera paregabea egiten ari dira herriko mutilak, azken garaipen honekin lidertzan kokatu direlarik.

  • 07
    URR
    2016

    TELLATUBERRI ZALDIBI 11 - 3 BILKOIN LEGORRETA

     

    Asteartean Restin jokaturiko partidan, eroso gailendu zen etxeko taldea, partidaren zati batzuetan estutzen jakin zuen legorretako taldearen aurka. Hiru partidutik hiru puntuatzen, jarrai dezala bolada onak.

    Garaipen erosoa festen aurretik
Sailkapena ikusteko banerra
TELLATUBERRI iragarkia

Boletina

ZaldibiaTB