http://www.zaldibia.org/aretofutbola/ http://www.zaldibia.org/aretofutbola/ eu-ES Tue, 16 Oct 2018 06:07:06 +0100 40 Zaldibia.org http://www.zaldibia.org//images/logo.jpg http://www.zaldibia.org/aretofutbola/ <![CDATA[Eskerrik asko!!]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3652/Eskerrik_asko!!/ Amaitu da oraingoz Zaldibiako Areto Futbolaren ibilera. 9. amaitu dute Tellatuberriko mutilek azken denboraldia. Bide luze honetan, talde honen parte izan zaretenoi, eta partidetan babesa erakutxi diguzuenoi eskerrak ematea besterik ez da geratzen, berriro ere noizbait kamiseta hori-beltza Restin ikusteko esperantza mantenduz.

 

ESKERRIK ASKO ETA AUPA ZALDIBI!!]]> Wed, 16 May 2018 20:12:40 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3652 Wed, 16 May 2018 20:12:40 +0100 2018-05-16 2018-05-16 0 3652 Areto Futbola <![CDATA[Areto futbolaren azken hatsa]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3639/Areto_futbolaren_azken_hatsa/ 2017-2018 denboraldiari bi partida geratzen zazkion honetan, Tellatuberri Zaldibik, larunbatean jokatuko du etxeko azken partida. (17:00tan RESTI Frontoian) Hurrengo denboraldian ez da talderik izango, urte askoan Restin babes hartu duen Zaldibiako Areto Futbol Taldeari amaiera emanez.]]> 90. hamarkada erdi aldean zela jaio zen Zaldibiako Areto Futbol Taldea. Nesken talde indartsuarekin hasieran, eta mutilen bi talde gehiagorekin (senior eta jubenil) ondoren, 1998-1999 denboraldian.

20 urtetik gorako ibilbidean, herritar asko pasa dira talde hauetatik, neska zein mutil, eta kirol arloko lorpenei garrantzirik kendu gabe, talde giro onean, Zaldibiaren izena Gipuzkoan barna eraman izanaren harrotasuna hor geratuko da. Azken urteotan, Tellatuberri Zaldibi, talde bakarra izan den arren, urte oparoagoak ere izan dira, Resti frontoiak talde asko jaso ditu, eta baita partida gogoangarriak eman ere, beti gogotsu gerturatu den ikusle ororentzat.

Gaur egungo jokalarien konpromisoak urte askotan iraun du, beteranoak eta gazteak uztartuz, baina aurtengo denboraldi grisaren ondoren, belaunaldi honen amaiera iritsi dela dirudi. Larunbatekoa izango da beraz Tellatuberriren etxeko azken partida. (17:00etan Restin, Tolosako Iurre Taberna taldearen aurka) Momentuz hor amaituko da Zaldibiako areto futbolaren ibilbide luzea, egunen batean jarraipena izango duen itsaropena bizirik mantenduz.

Animatu, eta zatoz azken garaipena ikustera!!

]]> Thu, 03 May 2018 18:39:45 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3639 Thu, 03 May 2018 18:39:45 +0100 2018-05-03 2018-05-03 0 3639 Areto Futbola
<![CDATA[Zenbaki saritua: 685]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3539/Zenbaki_saritua:_685/ Tellatuberri Zaldibi areto futbol taldeak, gabonetan saldu dituen boletoen zenbaki saritua 685a izan da, Niño loteriaren azken zifrekin bat. Euskal produktu sorta jasotzeko, sarituak kultur etxera jo dezake taldearekin harremantean jartzeko.]]> Tue, 09 Jan 2018 18:30:13 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3539 Tue, 09 Jan 2018 18:30:13 +0100 2018-01-09 2018-01-09 0 3539 Areto Futbola <![CDATA[Maila onean da Tellatuberri]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3514/Maila_onean_da_Tellatuberri/ Zortzigarren jardunaldiaren ondoren, seigarren da Tellatuberri, Gipuzkoako lehen mailako sailkapenean. Jon Ordozgoiti, taldearen zutabe eta entrenatzaileak, taldea utzi ondoren, jokalari gazteekin hutsuneak bete eta aurrera egiten ari da Zaldibiako Areto Futbol Taldea. Hiru porrot, berdinketa bat eta, pasa den ostiralekoa bezalako, lau garaipen lortu dituzte, play-off postuei lotuta jarraitzeko.]]> Tue, 28 Nov 2017 18:40:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3514 Tue, 28 Nov 2017 18:40:35 +0100 2017-11-28 2017-11-28 0 3514 Areto Futbola <![CDATA[Goierritarren derbiko bideoa]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3495/Goierritarren_derbiko_bideoa/ Goierri telebistaren eskutik, ligako 5. jardunaldiko partidaren laburpen bideo ederra duzue ikusgai. 4-3ko garaipena eskuratu zuten zaldibitarrek, partida estu batean.]]> Tue, 07 Nov 2017 20:21:07 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3495 Tue, 07 Nov 2017 20:21:07 +0100 2017-11-07 2017-11-07 0 3495 Areto Futbola <![CDATA[Amaiera festa ederra]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3318/Amaiera_festa_ederra/ TELLATUBERRI ZALDIBI 5-3 C.D. MONDRATE

 

Garaipenaren beharrean etorri ziren arrasatearrak Zaldibira lehengo ostiralean, Tellatuberrik azken festa handia prest zuen ordea. Hasieratik gailendu ziren etxekoak kantxan, golez gol beti aurretik joan ziren eta Mondratek atezain-jokalariz arriskatu zuenean hiru golekin lehertu zen Resti. Urte oparo bati amaiera emateko modu ederra, play-offen ateetan geratu arren.

Urte askotan taldeko buru eta entrenatzaile izan den Jon Ordozgoitik, hurrengo urtean taldetik "urrunduko" dela aurreratu du, noizarte izango den denborak esango du, baita taldeak bera gabe aurrera egiten jakingo duen ere... Eskerrikasko jarraitu gaituzuen guztioi!!]]> Thu, 04 May 2017 21:25:31 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3318 Thu, 04 May 2017 21:25:31 +0100 2017-05-04 2017-05-04 0 3318 Areto Futbola <![CDATA[Azken partida berezia]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3315/Azken_partida_berezia/ TELLATUBERRI ZALDIBI - C.D. MONDRATE

 

Denboraldiko azken partida jokatuko du Tellatuberrik gaur Restin, play-off aukerak aurreko jardunaldian galdu zituen, baina 3. postuan dagoen eta irabaztea behar duen Arrasateko talde gogorra izango du bisitari. Hurrengo urterako taldeak etorkizuna zalantzan du, Tellatuberriren azken partida ote gaurkoa? Garaipen eder batekin amaitzeko aukera polita!

 

Ostirala 28, 21:15 RESTI Pilotalekuan]]> Fri, 28 Apr 2017 17:05:37 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3315 Fri, 28 Apr 2017 17:05:37 +0100 2017-04-28 2017-04-28 1 3315 Areto Futbola <![CDATA[Porrot erabakiorra]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3306/Porrot_erabakiorra/ HIRUKIDE ESKOLAPIOAK 6-5 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Ligako azken aurreko partida jokatu zuten zaldibitarrek pasa den ostiralean Tolosan. Play-off-ekin amesten jarraitzeko garaipena ezinbestekoa zen eta taldea oso konpetitibo kantxaratu zen. Partida borrokatuan, Tellatuberri aurretik ere joan zen markagailuan, baina azken txanpan tolosarrek aurre hartu eta hiru puntuak eraman zituzten. Eman diren beste emaitzekin, play-offetara sartzeko aukerarik gabe geratu da taldea, honenbestez, pena handiz, Aste Santuen bueltan azken partida.]]> Tue, 11 Apr 2017 16:35:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3306 Tue, 11 Apr 2017 16:35:49 +0100 2017-04-11 2017-04-11 0 3306 Areto Futbola <![CDATA[Amesten jarraitzeko garaipena]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3300/Amesten_jarraitzeko_garaipena/ TELLATUBERRI ZALDIBI 3-1 LAUBURU ALDAZ KLINIKA 

Garaipen ederra pasa den ostiralean Restin lorturikoa. Ibarrako talde gogorra izan zen bisitari, baina etxekoek partidaren garrantziaz jabeturik, ondo kantxaratzen jakin zuten eta hasieratik aurretik jarri ziren.  Partida parekatua joan zen, Lauburu gol bakarrera ere gerturatu zen, baina azkenean, 3-1ekoarekin hiru puntu baliotsu etxean geratu ziren. Tellatuberri play-offetako borrokan da berriz ere, bostgarren postuan, bi partidaren faltan amesten jarraitu beharra dago.]]> Mon, 03 Apr 2017 19:52:12 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3300 Mon, 03 Apr 2017 19:52:12 +0100 2017-04-03 2017-04-03 0 3300 Areto Futbola <![CDATA[Porrot mingarria]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3291/Porrot_mingarria/ TELLATUBERRI ZALDIBI 3 - 5 CECILIA FRUTA DENDA KEBAB LASARTE 

Azken partida garrantzitsuetan murgilduta da jada Tellatuberri, play-off postuetan sailkatzeko helburuaren bila. Ostiralean Restin zuen zita garrantzitsua zen beraz, baina gauzak ez ziren etxekoek nahi bezala atera. Lasartearrak hasieratik aurreratu ziren markagailuan, eta atezain-jokalaria sarritan ateraz guztiz eraldatu zuten jokoa zaldibitarren okerrerako. Amaieran 3-4 estutu zuen Tellatuberrik, baina berdinketaren bila arriskatu eta 3-5eko porrot mingarria jaso zuen. Zazpigarren postura erori dira orain, baina puntu bakarrera daude play-offak. Hiru final geratzen dira...]]> Mon, 27 Mar 2017 20:51:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3291 Mon, 27 Mar 2017 20:51:22 +0100 2017-03-27 2017-03-27 0 3291 Areto Futbola <![CDATA[Areto futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3285/Areto_futbol_partida/ TELLATUBERRI ZALDIBI - CECILIA FRUTA DENDA KEBAB LASARTE 

Martxoak 24, ostirala

22:15etan RESTI Pilotalekuan]]> Thu, 23 Mar 2017 21:03:49 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3285 Thu, 23 Mar 2017 21:03:49 +0100 2017-03-24 2017-03-24 1 3285 Areto Futbola <![CDATA[Urrezko gola, urrezko garaipena]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3280/Urrezko_gola_urrezko_garaipena/ JAIXKI AFT 4-5 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Garaipen ederra, ligako talde beterano eta gogor baten kontra ostiralean lorturikoa. Lezoko kantxan puntuak garesti saldu izan dira beti zaldibitarrentzat, eta aurten ez da ezberdina izan. Partida berdindu eta lehiatua jokatu ondoren 4-4ko berdinketan amaitzear zen partida, baina azken segunduetan lorturiko urrezko gol batek eman zizkion hiru puntuak Tellatuberriri. Lau jardunaldiren faltan play-offetan dira beraz. Ea hor eusteko gai diren, animo mutilak!!]]> Mon, 20 Mar 2017 22:08:38 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3280 Mon, 20 Mar 2017 22:08:38 +0100 2017-03-21 2017-03-20 0 3280 Areto Futbola <![CDATA[Gol festa Restin]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3266/Gol_festa_Restin/ TELLATUBERRI ZALDIBI 7-3 S.D. EUSKALDUNA

 

Partida erosoa, pasa den ostiralean Restin jokaturikoa. Hasiera parekatua joan zen, baina partidak erritmoa hartu ahala, etxekoek erreztasunez zulatu zuten Andoaindarren atea eta markagailua 6-1 egotera ere iritsi zen. Bisitariek bi gol gehiago egin zituzten ondoren markagailua itxuratzeko, baina Tellatuberrik ondo eutsi zion, eta partida lasaituz garaipen erosoa erdietsi zuen play-off-etako borrokan jarraitzeko. Bostgarren dira orain, bigarren sailkatutik puntu bakarrera.]]> Mon, 13 Mar 2017 20:15:19 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3266 Mon, 13 Mar 2017 20:15:19 +0100 2017-03-13 2017-03-13 0 3266 Areto Futbola <![CDATA[Areto Futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3264/Areto_Futbol_partida/ Fri, 10 Mar 2017 18:24:55 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3264 Fri, 10 Mar 2017 18:24:55 +0100 2017-03-10 2017-03-10 1 3264 Areto Futbola <![CDATA[Porrota momentu txarrean]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3260/Porrota_momentu_txarrean/ IURRE TABERNA 3-2 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Ondo borrokatu arren, esku hutsik itzuli zen Tellatuberri, larunbatean Tolosan jokaturiko partidatik. Jokalari kopuruz  justu samar kantxaratu ziren zaldibitarrak, eta lesioekin eta txartelekin taldea motz geratu zen tolosarrei eusteko. Azken txanpa garrantzitsuan iritsi da porrot hau eta bostgarren postura erori dira orain Ordozgoitirenak. Ez dago besoak jeisterik, hurrengo partida ostiralean Restin.]]> Tue, 07 Mar 2017 19:48:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3260 Tue, 07 Mar 2017 19:48:49 +0100 2017-03-07 2017-03-07 0 3260 Areto Futbola <![CDATA[Ondo kostatako garaipen gozoa]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3249/Ondo_kostatako_garaipen_gozoa/ TELLATUBERRI ZALDIBI 5 - 2 EGARRI TABERNA

 

Taulako bigarren sailkatua izan zuen aurrean Tellatuberrik pasa den larunbatean, Restiko kantxan. Partida berdindu batean, Billabonakoak aurretik jarri ziren, markagailua 0-2 jarriz. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman, partida berdindu, arbeleko jokaldi borobila gauzatuz 3-2 aurretik jarri eta amaierako 5-2arekin hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. Sailkapeneko hirugarren postura igo dira orain, bigarren postutik puntu bakarrera. Aupa Tellatuberri!!]]> Mon, 27 Feb 2017 19:19:25 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3249 Mon, 27 Feb 2017 19:19:25 +0100 2017-02-27 2017-02-27 0 3249 Areto Futbola <![CDATA[Areto Futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3248/Areto_Futbol_partida/ TELLATUBERRI ZALDIBI - EGARRI TABERNA Bigarren sailkatuak Resti bisitatuko du jardunaldi honetan. Partida zail bezain garrantzitsua. 

Larunbata 25, 17:00tan Resti Pilotalekuan]]> Fri, 24 Feb 2017 22:07:24 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3248 Fri, 24 Feb 2017 22:07:24 +0100 2017-02-25 2017-02-25 1 3248 Areto Futbola <![CDATA[Berdinketa gazi gozoa]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3243/Berdinketa_gazi_gozoa/ THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE 4-4 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Aurkari zuzenen arteko partida ostiral iluntzean Tolosan jokaturikoa. Etxekoak irabazten hasi ziren, baina  zaldibitarrek ondo erantzun zuten, berdindu eta 2-4 aurretik jarriz. Partida amaieran atezain-jokalaria atera zuten etxekoek eta azken minutuetan berdinketa lortu zuten, garaipena ere gertu izanik. Puntu banaketa beraz, Tellatuberri bostgarren da orain, dena oso estu dagoen sailkapenenan.]]> Mon, 20 Feb 2017 17:09:53 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3243 Mon, 20 Feb 2017 17:09:53 +0100 2017-02-20 2017-02-20 0 3243 Areto Futbola <![CDATA[Laugarren garaipena jarraian]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3233/Laugarren_garaipena_jarraian/ TELLATUBERRI ZALDIBI 4- 2 INTER EDER KAFETEGIA

 

Izan zuen txakalaldia atzean utzi eta lau garaipen bildu ditu Tellatuberrik azken jardunaldietan. Pasa den ostiralean, Restin, Intxaurrondoko talde gaztea jaso zuen. Teknikoki joko honeko jokalariak izan zituzten aurrean, baina partida serio bat jokatuz hiru puntuak etxean geratu ziren. Laugarren dira berriz ere, play-offak jokatzeko postuan, eta bigarren sailkatuarengandik bi puntura. Bikain!]]> Mon, 13 Feb 2017 17:45:52 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3233 Mon, 13 Feb 2017 17:45:52 +0100 2017-02-13 2017-02-13 0 3233 Areto Futbola <![CDATA[Goierritarren derbiko bideoa]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3226/Goierritarren_derbiko_bideoa/ Tue, 07 Feb 2017 20:58:11 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3226 Tue, 07 Feb 2017 20:58:11 +0100 2017-02-07 2017-02-07 0 3226 Areto Futbola <![CDATA[Goierritarren derbia zaldibitarrentzat]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3225/Goierritarren_derbia_zaldibitarrentzat/ BILKOIN LEGORRETA EREDU 3 - 4 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Partida bizia, larunbat arratsaldean Legorretako Harripilan jokaturikoa. Zaldibitarrak hasiera hasieratik markagailuan aurretik jarri ziren eta etxekoek gertutik jarraitu zieten arren partida ondo administratu zuten. Bigarren zati erdian atezain-jokalariz kantxaratu zen Bilkoin, eta ondo estutu zuten Tellatuberri, berdinketatik oso gertu egonez. Azkenean hiru puntuak Zaldibira etorri ziren, sailkapenean bostgarren postura igoz.]]> Mon, 06 Feb 2017 19:05:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3225 Mon, 06 Feb 2017 19:05:17 +0100 2017-02-06 2017-02-06 0 3225 Areto Futbola <![CDATA[Areto futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3213/Areto_futbol_partida/ Goierritarren derbia jokatuko da asteburu honetan, zatoz animatzera!!

 

BILKOIN LEGORRETA - TELLATUBERRI ZALDIBI

Otsailak 4, larunbata

16:00etan Legorretako Harripilan]]> Thu, 02 Feb 2017 17:30:25 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3213 Thu, 02 Feb 2017 17:30:25 +0100 2017-02-04 2017-02-04 1 3213 Areto Futbola <![CDATA[Hiru puntu baino gehiago]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3209/Hiru_puntu_baino_gehiago/ TELLATUBERRI ZALDIBI 4 - 2 VENTANAS ISU LEIHOAK

 

Ondo ezaguntzen diren bi talde aurrez aurre izan ziren larunbatean Restin. Sailkapenean elkar pasatzea zegoen jokoan, eta goiko postuetatik ez urruntzea noski. Lasartearrak ez ziren denborapasa etorri, partida berdindua joan zen, lehen zatian etxekoek aukera asko desaprobetxatu ondoren, bigarren zatian partida tenperaturaz igo zen. Joko horretan Tellatuberrik bere armak erakutsi zituen, eta 4-2ko estu batekin hiru puntuak eskuratu. Bostgarren dira orain Ordozgoitiren mutilak, bigarren sailkatutik hiru puntutara.]]> Mon, 30 Jan 2017 18:49:05 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3209 Mon, 30 Jan 2017 18:49:05 +0100 2017-01-30 2017-01-30 0 3209 Areto Futbola <![CDATA[Beharrezko garaipena ]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3204/Beharrezko_garaipena_/ POWER RANGERS K.E. 2 - 4 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Sailkapeneko goikoengandik ez urruntzeko asmoz, garaipen baten bila jo zuen Tellatuberrik igande goizean Oiartzuna. Lehen segunduetan markagailuan aurretik jarri ziren, eta partida erosoa jokatu zuten zaldibitarrek. Azken txanpan, etxekoak gol bakarrera gerturatu ziren, baina lasaitasunaren gola sartu eta hiru puntuak poltsikoratzen jakin zuten. Zazpigarren dira orain, baina bigarren sailkatua hiru puntutara izanik, bizirik dira oraindik.]]> Mon, 23 Jan 2017 17:23:22 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3204 Mon, 23 Jan 2017 17:23:22 +0100 2017-01-23 2017-01-23 0 3204 Areto Futbola <![CDATA[Porrot garratza liderraren etxean]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3198/Porrot_garratza_liderraren_etxean/ C.D. MONDRATE 5 - 1 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Liderraren kantxa bisitatzea tokatu zen ostiral gauean. Partida erabat hotz hasi zuten zaldibitarrek, eta arrasatearrek hasieratik erakutsi zuten, ez dutela asko behar arriskua sortzeko. 1-0ekoari ondo erantzun zion Tellatuberrik 1-1 berdinduz, baina hortik aurrera partidak ihes egin zien. Etxekoak oso eroso aritu ziren eta markagailua puztu zuten, hiru puntuekin geratzeko. Zazpigarren da orain Tellatuberri.]]> Tue, 17 Jan 2017 20:07:19 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3198 Tue, 17 Jan 2017 20:07:19 +0100 2017-01-17 2017-01-17 0 3198 Areto Futbola <![CDATA[Ondo amaitu du urtea Tellatuberrik]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3192/Ondo_amaitu_du_urtea_Tellatuberrik/ Sat, 14 Jan 2017 12:58:48 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3192 Sat, 14 Jan 2017 12:58:48 +0100 2016-12-30 2017-01-14 0 3192 Areto Futbola <![CDATA[Berdinketa ona urtea amaitzeko]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3179/Berdinketa_ona_urtea_amaitzeko/ TELLATUBERRI ZALDIBI 5 - 5 HIRUKIDE ESKOLAPIOAK

 

Partida zaila pasa den larunbatean Restin jokatu behar izan zutena, bi taldeen aldetik. Sailkapeneko gertutasunak puntuak garesti egotea ekarri zuen, eta markagailuan gertutik jarraitu zioten elkarri bi taldeek atsedenaldirarte. Bigarren zatian, Tolosako taldea gailendu zen jokoan, eta 3-5 jartzera heldu. Etxekoek gogor erantzun zuten ordea, partida berdinduz eta garaipena bilatuz, baina puntu banaketan geratu zen dena. Bostgarren dira orain zaldibitarrak, gabonetako atsedenaren aurretik.]]> Thu, 22 Dec 2016 19:33:53 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3179 Thu, 22 Dec 2016 19:33:53 +0100 2016-12-22 2016-12-22 0 3179 Areto Futbola <![CDATA[Areto Futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3176/Areto_Futbol_partida/ Sat, 17 Dec 2016 14:13:36 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3176 Sat, 17 Dec 2016 14:13:36 +0100 2016-12-17 2016-12-17 1 3176 Areto Futbola <![CDATA[Garaipen baliotsua]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3170/Garaipen_baliotsua/ LAUBURU ALDAZ KLINIKA 0 - 1 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Garaipen benetan baliotsua etxetik kanpo lorturikoa. Puntuetan berdinduta hasi zuten partida bi taldeek, zaldibitarrek markagailuan aurreratzen jakin zuten, eta joko defentsiboa plazaratuz amaierara iristea lortu. Hiru puntu garrantzitsu Ibarrako kantxa zailean eta berriro ere aurreko postuetara lotu da, asteburu honetako geldialdiaren aurretik.]]> Tue, 06 Dec 2016 20:48:41 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3170 Tue, 06 Dec 2016 20:48:41 +0100 2016-12-06 2016-12-06 0 3170 Areto Futbola <![CDATA[Esku hutsik etxera]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3166/Esku_hutsik_etxera/ CECILIA FRUTA DENDA 3 - 2 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Jardunaldi batzuk jarraian puntuatuz ibili ondoren, iritsi da porrota berriz ere. Igande goizean Lasartera egindako bisitak erosoa zirudien, markagailuan bi aldiz aurretik jarri ziren zaldibitarrak, baina etxekoek buelta eman eta garaipena eraman zuten. Bostgarren postura erori da orain Tellatuberri, borrokatzen segi behar.]]> Thu, 01 Dec 2016 08:27:04 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3166 Thu, 01 Dec 2016 08:27:04 +0100 2016-12-01 2016-12-01 0 3166 Areto Futbola <![CDATA[Garaipena hirugarren jartzeko]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3153/Garaipena_hirugarren_jartzeko/ TELLATUBERRI ZALDIBI 6-4 JAIXKI AFT

 

Etxeko taldea, beharrezkoa zuen garaipenaren bila atera zen, baina bi taldeek kantxan erakutsi zuten intentsitate faltak partida moteldu eta hoztu zuen hasiera hasieratik. Zaldibitarren golak nahiko errez etorri ziren eta markagailua puztutzea lortu zuten. Amaieran lezokoek estutu zuten arren, aldea berriro handitu eta hiru puntuak Tellatuberrirentzat izan ziren. Hirugarren dira orain sailkapenean.]]> Mon, 21 Nov 2016 19:02:17 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3153 Mon, 21 Nov 2016 19:02:17 +0100 2016-11-21 2016-11-21 0 3153 Areto Futbola <![CDATA[Areto futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3150/Areto_futbol_partida/ TELLATUBERRI ZALDIBI - JAIXKI AFT

 

Lezoko taldeak bisitatuko du Resti, bihar arratsaldean. Azken berdinketak atzean utzi eta hiru puntuen bila kantxaratu beharko da Tellatuberri.

 

Azaroak 19, larunbata

17:00etan RESTI Pilotalekuan]]> Fri, 18 Nov 2016 17:25:09 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3150 Fri, 18 Nov 2016 17:25:09 +0100 2016-11-19 2016-11-19 1 3150 Areto Futbola <![CDATA[Beste berdinketa bat]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3144/Beste_berdinketa_bat/ EUSKALDUNA ANDOAINDARRA 1-1 TELLATUBERI ZALDIBI

 

Partida apala larunbatekoa, Andoaina eginiko bisitatik puntu bat bakarrik ekarri ahal izan zuten zaldibitarrek. Sailkapeneko goiko postuetan dagoen lehiakortasuna ikusita, hirunaka gehitzen hasi beharko da. Laugarren dira hala ere.]]> Tue, 15 Nov 2016 20:09:58 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3144 Tue, 15 Nov 2016 20:09:58 +0100 2016-11-15 2016-11-15 0 3144 Areto Futbola <![CDATA[Berdinketa gazi-gozoa]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3134/Berdinketa_gazi-gozoa/ TELLATUBERRI ZALDIBI 2-2 IURRE TABERNA-TOLARGI

 

Hasieratik alde jarri zen dena etxekoentzat, aurretik jarri eta partida ondo kontrolatu zuten. Partida osoan aurretik joan ziren Ordozgoitirenak, baina amaieran estutu zuten ibarrakoek eta atezain-jokalariz partida berdindu, puntu banaketarekin amaitzeko.]]> Mon, 07 Nov 2016 20:22:35 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3134 Mon, 07 Nov 2016 20:22:35 +0100 2016-11-07 2016-11-07 0 3134 Areto Futbola <![CDATA[Areto futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3130/Areto_futbol_partida/ TELLATUBERRI ZALDIBI - IURRE TABERNA-TOLARGI 

Ibarrako taldea izango da bisitari Restin. Etxekoek sailkapeneko aurreko postuetan jarraitzeko puntuen bila jo beharko dute. 

Azaroak 4, ostirala.

21:00tan RESTI Pilotalekuan]]> Thu, 03 Nov 2016 20:39:19 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3130 Thu, 03 Nov 2016 20:39:19 +0100 2016-11-03 2016-11-04 1 3130 Areto Futbola <![CDATA[Denboraldiko lehen porrota]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3124/Denboraldiko_lehen_porrota/ EGARRI TABERNA 4-1 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Billabonako taldea hasieratik sartu zen partidan, markagailuan aurretik jarri eta partida kontrolpean izanik hiru puntuak eskuratzea lortu zuen, Tellatuberrik bere aukera urriak aprobetxatu ez zituen bitartean. Hirugarren postura erori dira orain zaldibitarrak, borrokan segi behar.]]> Sun, 30 Oct 2016 20:22:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3124 Sun, 30 Oct 2016 20:22:32 +0100 2016-10-30 2016-10-30 0 3124 Areto Futbola <![CDATA[Lidertzan jarraitzeko garaipena]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3114/Lidertzan_jarraitzeko_garaipena/ TELLATUBERRI ZALDIBI 4-3 THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE

 

Markagailuan aurretik jarri eta eroso hasi zen partida, baina zailtzen joan zen minutuak pasa ahala. Tolosarrek bigarren zatian aldea gutxitu zuten eta amaieran berdinketaren bila estutu atezain-jokalariz. Etxekoen defentsa onak saria izan zuen ordea, hiru puntu baliotsuak etxean geratu ziren, bostgarren jardunaldiaren ondoren lider jarraitzeko!!

 ]]> Mon, 24 Oct 2016 20:24:50 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3114 Mon, 24 Oct 2016 20:24:50 +0100 2016-10-24 2016-10-24 0 3114 Areto Futbola <![CDATA[Areto futbol partida]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3112/Areto_futbol_partida/ TELLATUBERRI ZALDIBI - THE NEST ZERBEZERIA HIRUKIDE

 

Gaur jokatuko dute Ordozgoitiren mutilek denboraldiko bostgarren partida, Tolosako talde indartsuaren aurka. Partida lehiatua eta intentsoa espero da.

 

Ostirala, Urriak 21

RESTI Pilotalekua, 22:15ean]]> Thu, 20 Oct 2016 22:37:16 +0100 AGENDA http://www.zaldibia.org/aretofutbola/agenda/3112 Thu, 20 Oct 2016 22:37:16 +0100 2016-10-21 2016-10-21 1 3112 Areto Futbola <![CDATA[Garaipen ederra markagailua irauliz]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3110/Garaipen_ederra_markagailua_irauliz/ INTER EDER KAFETEGIA 3-4 TELLATUBERRI ZALDIBI

 

Garaipen ederra lortu zuen Tellatuberrik pasa den igandean, Intxaurrondoko kantxa zailean. Atsedenaldira 3-1 galtzen joan ondoren, markagailua irauli eta hiru puntuak eskuratzea lortu zuten. Liga hasiera paregabea egiten ari dira herriko mutilak, azken garaipen honekin lidertzan kokatu direlarik.]]> Thu, 20 Oct 2016 08:06:49 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3110 Thu, 20 Oct 2016 08:06:49 +0100 2016-10-20 2016-10-20 0 3110 Areto Futbola <![CDATA[Garaipen erosoa festen aurretik]]> http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3105/Garaipen_erosoa_festen_aurretik/ TELLATUBERRI ZALDIBI 11 - 3 BILKOIN LEGORRETA 

Asteartean Restin jokaturiko partidan, eroso gailendu zen etxeko taldea, partidaren zati batzuetan estutzen jakin zuen legorretako taldearen aurka. Hiru partidutik hiru puntuatzen, jarrai dezala bolada onak.]]> Fri, 07 Oct 2016 18:50:32 +0100 ALBISTEAK http://www.zaldibia.org/aretofutbola/albisteak/3105 Fri, 07 Oct 2016 18:50:32 +0100 2016-10-07 2016-10-07 0 3105 Areto Futbola