• 03
    MAR
    2020
    Antolatu indarrak batu borroka feministara (Martxoak 8)

    Akaso aldarri abstraktua dirudi feminismoak, bakoitzak bere matizeekin uler dezakegu, baina egun hau ez da nirea, zurea edo bestearena. Denon artean, gure kontraesanetatik abiatuz eraikitako egun bat bada akaso indartzea lortuko genuke. Gure aldarrikapenei indarra ematea. Eta batez ere, bizitzak erdigunean ipintzeko beste pausu bat ematea.

    Batera ez bada ez delako posible.


    Gora borroka FEMINISTA!
     

  • 10
    OTS
    2020
    Martxoak 8

    Kaixo Zaldibitar,
    martxoak 8 dela eta, denon arten egitarau polit bat osatze aldera, denon ekarpen eta aldarrikapenak kontuan hartzea garrantzitsua iruditzen zaigunez, bilera zabal bat egingo dugu Karreanen. Ostiralean, otsailak 14, arratsaldeko 6tan Karreanen elkartuko gara. Animatu!

  • 28
    URT
    2020
    U30, BIZITZAK ERDIGUNERA!

    Urtarrilak 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu duen greba orokorrarekin bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Izan ere bizitzak erdigunean jartzen jarraitu nahi dugu, indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanaren sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Bizitzak ERDIGUNERA! 

  • 20
    ABE
    2019
    Eraikitakoa deseraikiz, mendu berri bat margo dezakegu!!

    Kontsumismoak irensten gaituen urteko azken egun hauetan, zerpentsa handia sortu digu aurreko urteetan bezala gure erosteko moduak. Kontsumismoa, esterotipoetan oinarrituriko oparien bidez egun hauetan zentruan kokatzen da.

    Erdigunean bizitzak egon behar direla sinesten jarraitzen badugu ere, egun hauetan zurrunbiloak irensten gaitu. Iparra galtzeko beldurrez edo… guk tarte bat hartzen dugu, minutu batzuk. Une horietan sortutako kontraesanei argia emateko asmoz sortu zen ondorengo katalogotxoa.

  • 27
    AZA
    2019

    Errepara diezaiegun erraiei. Erraiak. Errai odoltsuak. Errai handiak. Puztuak. Minduak. Tirita eske dabiltzan erraiak, mimoen beharra dutenak. Errai indartsuak. Zureak eta nireak. Gureak.

    Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
  • 25
    AZA
    2019
    Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

    Azaroak 25ean ospatuko da Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Zaldibiako ASKE taldeak eta Zaldibiako Udalak ondorengo ekimenak antolatu ditugu elkarlanean. 

  • 04
    API
    2019
    ESKERRIK ASKO DENOI!!!

    Martxoaren 8an izeberga iraultzeko gure asmo irmoa azaldu genuen, ikustezina bistaratuz eta bizitzak erdigunera ekarriz.

     

    Eskertze hitzak besterik ez ditugu!

     

    Mundiala izan zen! Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Egun hau posible egin zenutenei! Zue guztioi!

  • 08
    MAR
    2019

    Zaldibin, eun hontako ekintza ezberdinek antolatu ditteu. Animatu eta parte hartu!!!

    Badator greba feminista!!!
  • 28
    OTS
    2019

    Greba Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitzen du.

    2019ko greban, zaintzen gatazka azaleratu nahi dugu, bereziki, gure diskurtso eta ekintzetan.

    BIZITZAK erdigunera!
  • 14
    OTS
    2019
    Etxeko eta zaintza lanen banaketa: berdintasunerako bidea?

    Bizitzak ERDIGUNERA! 2019ko Martxoak 8ko greban, zaintzen gatazka azaleratu nahi dugu, bereziki gure diskurtso eta ekintzetan. HITZALDIA Otsailak 21 (18:30) ZALDIBIko Karreanen, "Etxeko eta zaintza lanen banaketa: berdintasunerako bidea?" Matxalen Legarretaren eskutik. Ondoren, Martxoak 8ko grebari begira TERTULIA.

2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB