• 08
    MAR
    2017
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    MARTXOAK 8

    Martxoak 8 ditu gaur, asteazkena da. Irratiko esatariak gogorarazi dit goizeko lehenengo orduan, gosari garaian. Baina ez nuen ahaztuta, ez horixe! Nola ahaztuko dut, bada, urteak 365 egun baldin baditu, eta emakumeok aintzat hartzen gaituzten egun soil horietako bat gaurkoa bada?

    Martxoak 8 ditu gaur, asteazkena da. Irratiko esatariak gogorarazi dit goizeko lehenengo orduan, gosari garaian. Baina ez nuen ahaztuta, ez horixe! Nola ahaztuko dut, bada, urteak 365 egun baldin baditu, eta emakumeok aintzat hartzen gaituzten egun soil horietako bat gaurkoa bada? Nola ahaztu?

    Gaurko eguna, historia egin zuten emakume horiek omentzeko eguna izanda ere, ezin dut ahaztu, ezin. Pasa den astean irratiko esatari berak gaurko egunaren gainean ematen hasi zen informazioaren lehen esaldiak erne jarri ninduen: “2017 urte historikoa izaten ari da”. Ez nuen astirik izan, ordea, “historikoa” zergatik izan zitekeen hausnartzeko. Berehala jarraitu baitzuen: “orain arte hildako eta bortxaketak jasandako emakume kopurua sekulakoa izan baita”.

    Gaurdaino ez da egun bakar bat ere pasa “beste bat” esan gabekorik. Eguna joan, eguna etorri, beste bat. Zeresan handia dute, hala ere, zapatu gauek: Asteko lehenengo eguna izaten baita “berri beltzak” iragartzen dituzten eguna.

    Tamalez, nire buruari “beste bat” xuxurlatu, gorputz osoan barrena hotzikara nabaritu eta amorru-gorroto sentsazioarekin hartutako kafesne beroaren goxotasun garratza dastatuz, denak berdin jarraituko duela ohartzen naiz. Eta honela diot: Eta justizia zer?  Non dago? Zer egiten du justiziak honen aurrean?

    ASKE