• 08
    MAR
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    M8rako LANUZTE DEIALDIA

    ZERGATIK EGINGO DUGU GREBA? 

    Emakumeen* nazioarteko grebarekin bat egitea erabaki dugu… 

    EREDU EKONOMIKO HONEK ZAPALTZEN GAITUELAKO

    • Europan emakumeek astero 26 orduz ordaindu gabeko lanak egiten ditugu gizonek 9 ordu egiten dituzten bitartean. Inork aitortzen ez duen lana da, ikusezina.
    • Emakumeek lanaldi bikoitz eta hirukoitzak egiten ditugu gizonek eta estatuek ez direlako zaintzaz arduratzen.
    • Hego Euskal Herrian gizonek emakumeek baino %35,6 gehiago kobratzen dute, enplegu berdinaren aurrean soldata berdina kobratzea exijitzen dugu.
    • Emakumeek lan prekarietate handiagoa jasaten dugu.
    • Emakume* langile asko lan erregimen orokorretik kanpo gaude, lan-eskubiderik gabe: etxe barruko langileak, nekazariak, sexu langileak, aniztasun funtzionaladun langileak, langile autonomoak…
    • Etxe barruko langileak esklabo gisa bizi gara.
    • Gizartean amatasuna goraipatzen da, aldi berean, lan-merkatuan zigortuz.
    • Gure pentsioak baxuagoak dira, eta gure zahartzaroa txirotzen dute.
    • Pobreagoak gara eta gizarte politiken bazterketak gehiago pairatzen ditugu.
    • Emakume* gazteoi formakuntza eta esperientzia gehiago exijitzen zaizkigu baina aldi berean lan-prekarietatea pairatzen dugu.

    INDARKERIA MATXISTAK JIPOITZEN GAITU

    • 2010-2015 urteen artean 33 emakume hil dituzte Hego Euskal Herrian. Eraildako emakume* guztiak falta zaizkigu.
    • Sexu-esplotaziorako salerostea: emakumeen eta umeen merkantilazitzearen adierazpena.
    • Nazkatuta gaude kaleko jazarpena eta sexu erasoak jasateaz eta alor intimoan kontrola, xantaia eta apalkuntza pairatzeaz.
    • Beldurrean hezten gaituztela salatzen dugu, gure testigantzak zalantzan jartzen direla eta salatzen dugunean epaituak gara.
    • Ez gara erantzuteko gaitasunik gabeko biktima pasiboak.
    • LGTBI-fobiak gure biziak estutzen dituzten armairuetan giltzatzen gaitu.
    • Indarkeriari aurre egiteko baliabide publikoak ez dira nahikoak.
    • Zigor-sistema patriarkala da, eta kartzeletan indarkeria bikoitzari aurre egin behar diogu emakume* izateagatik.

    ARRAZAKERIAK AKATZEN GAITUELAKO

    • Ez ditugu ahazten hainbat arrazoiengatik euren herrialdea utzi dituzten pertsonen bizitzak.
    • Emakume* etorkin eta errefuxiatuek mugetan jasaten duten indarkeria matxista eta kriminalizazioa salatzen dugu.
    • Espazio publikoa hartzeko dugun eskubidea mugatzen dute gure janzkeragatik.
    • Legez kanpoko egoeran gauden emakumeak* eta atzerritarren legea jasaten dugunok bereziki babesgabe gaude indarkeria matxistarekiko.
    • Nazioarteko zaintza-sarea osatzen dugu: gure seme-alabak eta adindunak beste emakume* batzuen esku uzten ditugu han, hemen zuenak baldintza oso prekarioetan zaintzeko.

    KULTURA PATRIARKALAK BAZTERTU, OBJEKTU BIHURTU ETA ESTEREOTIPATZEN GAITUELAKO

    • Historia, literatura eta zientzia liburuetatik ezabatu gaituzte.
    • Hedabideek, publizitateak eta sareek objektu sexualtzat gaituzte, kontsumituak izateko prest.
    • Genero estereotipoak komunikabideetan, solasaldietan, erakundeetan erreproduzitzen dira.
    • Hierarkia katolikoak, Estatuak edo botere ekonomikoek gure gorputz eta sexualitatearen gaineko erabakiak ukatzen dizkigute.
    • Politikan, ez gaude eragiteko eta erabakitzeko ahalmena duten eremuetan.

     

     

greba feminista

Boletina

ZaldibiaTB