• 22
    EKA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    HAU EZ DA GURE JUSTIZIA!

    “LA MANADA”-KO BOST BORTXATZAILEAK ASKE DAUDE Larunbatean 19:30etan plazan. INJUSTIZIA PATRIARKALARI AURRE!!!

    Euskal Herritarrok epaitzen gaituen eta gure eskubideak bermatzen dituen justiziak ez gaitu errepresentatzen. Justizia juridikoak justizia izateari utzi diola dirudi, eta interes pertsonal, politiko zein ideologiko batzuei men egiten diela. Batzuek soilik erabil dezaketen erraminta arriskutsu bilakatu da eta honen aurrean Euskal Herriak behin baina gehiagotan adierazi du ezin egona. Azken urteotan ere gertuan injustiziak pairatzea tokatu zaigu. Espainiar Estatuako demokraziaren bermea 1978ko konstituzioa dela diotenei begiak zabaltzea ez da gure interesa, guk egoera hau irauli dezakezuetenona iritsi nahi genuke. Zuengana, herritarrongana. Hau gure justizia ez dela uste duzuenongana, justizia injustizia bihurtu dutela uste duzuenongana. Askok ikusi nahi ez duten arren, gehiago baikara lo zorroan den jendarte hau esnatzeak merezi duela uste dutenak.
    Guk argi dugu;
    Baietzik gabe baietzik ezin dela onartu uste dugu!
    Justizia juridikoak Estatu heteropatriarkala babesten duela sinisten dugu!
    Guk sinesten zaitugu!
    Hau ez da abusua izan, bortxaketa izan da!
     
    ASKE izan gaitezen, has gaitezen esnatzen!

    • Hau ez da gure justizia!

Boletina

ZaldibiaTB