• 25
    AZA
    2018
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Askok ez dute euren istorioa idazten hasteko aukerarik. Estatu heteropatriarkalaren ondoriorik gordinena da emakumeen aurkako indarkeria. 

    Zapaltzen gaituenak jakin dezala aldaketa garaia dela!!!

    Askok ez dute euren istorioa idazten hasteko aukerarik. Estatu heteropatriarkalaren ondoriorik gordinena da emakumeen aurkako indarkeria.

    2003tik gaur egunera 98 emakumek eta 11 adingabek galdu dute bizia Euskal Herrian. Gaur, Euskal Autonomi Erkidegoan 4565 indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eskaintzen die Ertzaintzak babesa eta hauetatik 66ek bizkartzain pertsonala dute. Begi bistako datu kezkagarri hauek sostengatzen, emakumea zapaltzen duten eta askotan ikusezin zaizkigun erasoak aurkitzen dira. Fokoa erailketa eta bortxaketatan jarri arren, guztiok autokritika egitera gonbidatzen zaituztegiu indarkeria matxistaren izeberg-aren behe aldean agertzen diren jarreren inguruan. 

    Egun honen beharrik ez izatea gure esku ere badago! 

    Zapaltzen gaituenak jakin dezala aldaketen garaia dela! 

    Guztiok aske izan arte!