• 28
    OTS
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Greba Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitzen du.

    2019ko greban, zaintzen gatazka azaleratu nahi dugu, bereziki, gure diskurtso eta ekintzetan.

    BIZITZAK erdigunera!

    Ongizatea eta aberastasuna sortzen duten eta bizitza aurrera ateratzeko baliatzen ditugun jarduera guztiak LANA dira, ordainduak izan edo ez. Gure jendartean, bi espaziotan sailkatu dira jarduera horiek, espazio publikoan eta
    pribatuan, eta ondoren, lan produktibo eta erreproduktibo gisa bereizi dira. Ikuspegi horren arabera, diru truk egiten dena baino ez da lan produktiboa, eta emakumeok* dohainik egiten ditugun lanak, berriz,  erreprodukzioarekin, maitasunarekin eta familiarekin lotzen dira, eta hala ezkutatu egiten dira, eta balioa kentzen zaie. 
    Aipatutakoa modu intuitiboan ikustea ahalbidetzen du Izeberg-aren irudiak. Ikustezinaren ideia funtsezkoa baita sistema sozioekonomikoa ulertzeko. Izeberg-aren metafora erabiltzen da ekonomia grafikoki irudikatzeko eta horrekin batera, beren artean barne prozesu propioa duten bi eremu desberdinei erreferentzia egiteko. Beste era batera esanda, ikustezina den eremuan, naturatik lortutako baliabideak, zaintza eta etxeko lanak barneratzen dira eta aldiz, ikusten den eremuan, merkatu kapitalista, ekonomia finantzarioa eta Estatua barneratzen dira.
    Emakumeek egindako lan eta zaintzaren ondorioz soilik jarrai dezake sistema ekonomiko eta sozialak funtzionatzen, honetxek sostengatzen baitu izeberg-a bere osotasunean. Hau dela eta, lan bezala errekonozituta
    egon behar lirateke.

Boletina

ZaldibiaTB