• 20
    ABE
    2019
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Eraikitakoa deseraikiz, mendu berri bat margo dezakegu!!

    Kontsumismoak irensten gaituen urteko azken egun hauetan, zerpentsa handia sortu digu aurreko urteetan bezala gure erosteko moduak. Kontsumismoa, esterotipoetan oinarrituriko oparien bidez egun hauetan zentruan kokatzen da.

    Erdigunean bizitzak egon behar direla sinesten jarraitzen badugu ere, egun hauetan zurrunbiloak irensten gaitu. Iparra galtzeko beldurrez edo… guk tarte bat hartzen dugu, minutu batzuk. Une horietan sortutako kontraesanei argia emateko asmoz sortu zen ondorengo katalogotxoa.

    Lan honen bidez guraso edo tutore zaretenongana iritsi nahi genuke. Gabonetako jostailuekiko egin dugun hausnarketa zuek  ere egitera gonbidatuz. Aurretik esan nahi genuke, gure asmoa ez dela inor epaitzea. Soilik opariak erostera joatean akaso orain arte konturatu gabeko detailetxo batzuk ikusi ahal izatea.

    Hausnarketarako hainbat ariketatxo proposatzen dizkizuegu.

    Jostailuak eta koloreak izatez ez dira femeninoak edo maskulinoak, ez daukate generorik, generoa guk ematen diegun erabilerak dauka. Askotan balio ezberdineko ezaugarri eta eginkizunak dauzkate mutil zein neskentzat. Mutilei akzio, agresibitate, indar eta abenturazko jolasak zuzentzen zaizkie. Aldiz, neskei zaintzarekin loturik daudenak, besteak beste panpinak, ile-apainketa jostailuak eta makillaje kutxak. Era honetara enpatia, gozotasuna eta fisikoarekiko mendekotasuna garatuz.

    Ezaugarri hauek dituzten jostailuek, neska eta mutilei elkarrekin jolasteko aukerarik ez diote eskaintzen eta horrez gain, gizon eta emakume izaten “irakasten” diete. Ondorioz, heldu eta haurren arteko harremana, modu itxian, generoen araberako jolasetan bideratzen da, genero zatiketa birproduzituz.

    Badakigu, ez dela erraza haurrek jasotzen duten publizitate masibo sexistaren ondorioz hauek dituzten gustuei aurre egitea. Baina guraso edo tutore izanda, honi aurre egin diezaiokezu haurrei hezkidetza baloreak transmitituz. Sexuari lotutako genero rolak bermatzen ez dituzten jostailuak bultzatuz. Horrela, jostailuek generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dute.  Honekin, generoari dagozkion bestelako baloreak ere bultzatuz, bizitzarako eredu berri eta parekide bat sustatuz.

    Jostailuen eta jolasen erabilera berdintasunezko eta ez-sexista batek neskak eta mutilak bultzatzen ditu portaera indibidual sozial positibo berak garatzera: enpatia, lankidetasuna, asertibitatea, autonomia, arazoak bakez konpontzeko trebetasuna, ingurumenarekiko errespetua…

    Beraz, Maridomingi, Olentzero, estereotipoak haustera goaz!

    Aldaketa gauzak ikusteko moduarekin hasten da!

    Etxean hasten da!

    Jolas eta jostailu ASKEEN alde!

Boletina

ZaldibiaTB