• 03
    MAR
    2020
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Antolatu indarrak batu borroka feministara (Martxoak 8)

    Akaso aldarri abstraktua dirudi feminismoak, bakoitzak bere matizeekin uler dezakegu, baina egun hau ez da nirea, zurea edo bestearena. Denon artean, gure kontraesanetatik abiatuz eraikitako egun bat bada akaso indartzea lortuko genuke. Gure aldarrikapenei indarra ematea. Eta batez ere, bizitzak erdigunean ipintzeko beste pausu bat ematea.

    Batera ez bada ez delako posible.


    Gora borroka FEMINISTA!
     

    Emakume Langileen Nazioarteko Egun baten ideia XIX. mende amaieran sortu zen, mundu industrializatu batean. Aldatzen zioan mundu batean, biztanleria hazten ari zen, industria indartzen eta gizartean behar berriak agertzen joan ziren, hauei erantzuna emanez ideologia berriak sortu ziren. Kontestu sozial honetan emakumeak zapalduak ziren eta ez zegoen legerik eurak babesteko. Egoera makur horri erantzun bat emateko asmoz, 1857ko martxoaren 8an, New Yorken, ehungintzan lan egiten zuten emakumeek Greba deitu zuten.
    1908ko martxoaren 8an, `Bread and Roses’ aldarri hartuta, milaka izan ziren New Yorkeko kaleetara lan orduen murrizketa, soldata hobeak, boto eskubidea eta umeen lanarekin amaitzeko eskatzera kalera atera zirenak.
    1910ean Kopenhagen munduko sozialistek antolatuta egin zen konferentzia internazionalean, Clara Zetkinek proposatu zuen izaera internazionala zuen Emakume Langileen Egun bat sortzea. Aho batez onartu zen. Lehen aldiz 1911ko martxoaren 19an, Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan elkartu ziren egun hau dela eta milaka lagun. Urte horretan, martxoaren 25ean New Yorkeko ehungintza fabrika batean gertatutako tragediak are oihartzun handiagoa eman zion egun honi. Lantegian sutea piztean, bertatik ihes egin ezinda, geratu ziren 123 langile hil ziren (horietatik 100 emakumeak), giltzapean baitzeuden makinak lapurtzea ekiditeko.
    Martxoak 8 batean, 1917an Errusiako Iraultzaren hasiera izango zen. Errusiar Egutegian otsaileko azken igandea izan zen eta emakume kalera ateratzeko deialdia egin zuten. Emakumeak ere kalean ziren, monarkia egun gutxiren buruan bukaraziko zuen herri altxamendua hasi zenean.
    Hauek dira Martxoak 8aren aurrekariak. Zalantzarik ez dago borroka egun bat izan dela, Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko egun bat. Emakumeak zentroan ipintzeko egun bat. Gaurdaino emakume askok aurrera eramandako borrokak errekonozitzeko eta bisibilizatzeko egun bat. Egindakoa ospatzeko egun bat. Emakumeei aurpegia jartzeko egun bat. Bizitzak zentruan ipintzeko egun bat. Zaintza lanaz hitz egiteko egun bat. Azken batean feminismoa aldarrikatzeko egun bat. Azken urte hauetan talde feministok borroka honen bidea jarraitu dugu, bizitzak zentroan ipintzeari lehentasuna emanez. Izan ere, jendarte eredu hau bizigaitza da pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat.
    Guk, gaur, feminismoan emakumeen autoantolaketaren beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu, sare sozialek eragiten duten pasibotasuna gaindituz. Kaleetan eta talde, kolektibo eta asanbladetako antolakuntza feministaren bidez ere presioa egin behar dugu.

    Azken bi urtetan mobilizatzeko eta antolatzeko gaitasuna erakutsi dugu Greba Feministetan, gizarte-mugimenduaren beste borroka batzuetarako erreferente izan direnak. 2018 eta 2019ko grebek milaka emakumeren inplikazioa bultzatu dute feminismo antolatuan, eta grebaren kontzeptua bera zabaltzeko eta birdefinitzeko balio izan digu, orokorrean emakumeok egiten dugun soldatarik gabeko lan ikusezinera hedatuz. Guztion artean gogoeta egiteko ere balio izan digute, baita indarrak metatu eta estrategia berriak pentsatzeko ere.
    Aurten berriro ere kaleak beteko ditugu, baina Euskal Herrian ez dugu greba deialdirik egin. Honek ez du esan nahi su-eten bat dagoenik. Borroka feminista beharrezkoa da oraindik, gaur duela urtebete bezala, horregatik joan ginen Hego Euskal Herrian urtarrilaren 30ean greba orokorrera. Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste eredu sozial eta produktibo bat salatzeko eta aldarrikatzeko tresna bat baizik, eta ahalegin eraldatzaile horretan jarraitzen dugu.
    Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Zaldibian bizitzak erdigunean ipintzeko bidean lau aldarri landuko ditugu.
         1. Kapitalismo basatiari aurre (Ekonomia feminista - soldata eta lanpostuen arteko arrakala, baita lan mota batzuen feminizazioa ere - Pentsiodunen borroka - Zahartzaroaren ikuspegia/ Emakumeak eta zahartzaroa)
         2. Gorputzak ( Esplotazio Neo liberala - Indarkeria matxista, sexista - Eskubideen galera - Sexu ugalketa aukerak - Aniztasuna- Amatasuna)
        3. Hondamendi Ekologikoak (Lurraldeen desjabetzea, kolonializazioa - Herri eta herrialdeen suntsitzea - Esplotazio naturala) emakumeen gorputzak desjabetu, esplotatu, suntsitu nahi dituen sistema berdinak suntsitzen du gure lurra, airea, ura, natura.
        4. Heriotza politikak, hesi arantzatuak hainbat munduko herritar jasotzeko. (Gerrak eta lurraldeen desjabetzeak pertsonak haien etxeak uztera behartzen dituzten derrigorrezko desplazamenduak - Migrazio politikak- Arrazismoa eta xenofobia)

2020, martxoa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
2
 
3
 
4567
 
8
 
9
 
101112131415
 
161718
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25262728
 
29
 
3031
 
     

>> Hurrengo ekitaldiak

Boletina

ZaldibiaTB