• 26
    API
    2016
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    ASKE

    Zaldibiko emakume taldea

    Aske 4 emakumek osatzen dugun talde irekia da, norbanakoaren askatasun pertsonaletik hasita, gizarte aske bat eraikitzea helburu duena. Horretarako, norberak bere burua onartu behar luke lehenengo. Bakoitzaren gustu eta nahiak direnak direlarik ere, beldurrik eta oztoporik gabe horiek askatasunez adierazi eta onartuko duen jendarte koloretsu eta anitz bat eraikitzea dugu xede.

    Sistema patriarkatuak gizarteko pertsona oro mugatzen du. Eta hori guztion arazoa dela iruditzen zaigu. Gaur egun, gizartean emakumeek jasaten duten zapalkuntza dela medio, euren egoera gizonezkoen berdina ez denez, parekidetasunean oinarritzen den sistema aldarrikatzen dugu.

    Lanketa hau egiteko, sistema patriarkatuaren genero rolek sortutako mugak gainditzeko asmoz, hitzaldiak, tertuliak, kultur ekintzak, formakuntzak, etab. antolatzen  dira. Honi esker, giro on batean oinarritutako elkarbizitza bermatzeko asmoz. 

    HARREMANA